2020/03/24

GORPUTZ HEZIKETA

Kaixo neska-mutilok! Apur bat aspertuta ibiliko zarete kalera jolastera irten gabe ezta? Ez kezkatu, uste baino ariƱago elkartuko gara guztiok kaleetan, plazatan, eskolan...
Ariketa fisiko apur bat egin dezazuen proposamen bat helarazi nahi dizuet: "mugimenduzko OKA"
Jolasteko honako material hau behar duzue: oka jolasa, pilota txiki bat eta paperontzi bat.
Daduan ateratzen zaigun zenbakia aurreratzeko, zenbait ekintza ezberdin egin beharko ditugu:

  • BAT: pilota gora bota eta airez hartu txalo bat eman ondoren, 4 bider.
  • BI: pilota bi bider jaurti esku batetik bestera buru gainetik eta airez hartu jakina.
  • HIRU: 3 metrora kokatutako paperontzian 2 bider jo pilotaz.
  • LAU: 3 metrora kokatutako paperontzian saskiratze bat egin (4 saiakera).
  • BOST: pilotari bote eragin 6 bider eskuin eskuaz kontrola galdu gabe.
  • SEI: pilotari bote eragin 6 bider ezker eskuaz kontrola galdu gabe.
Gainerako arau guztiak okarenak berarenak dira. Ikasi egiten eta eskolak hasten direnean, gimnasioan egingo dugu. Musu handi bat guztiontzat, fernan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina