2019/04/12

Gogoeta

Txikitan gustoko genituen hainbat gauza kontatu ditugu ozenki besteen aurrean. Aldez aurretik etxean prestatu dugu hitzaldia, beraz, lasaiago hitz egin dugu. Bitxikeri asko entzuteko aukera izan dugu, baita pasadizoak ere, gertakizunak,....adi adi egon gara.

2019/04/08

Ortuan landatzen


Haziak aukeratu ondoren lurreratu ditugu ontzitxoetan gelan hazitegia jarriz. Ureztatu, eguzkitan jarri gure haziak garatzeko. Bitartean lurra eragin eta konposta gehitu diogu aberasteko. Haziak  hazi direnean ortura eraman ditugu landatzeko, landatu ondoren ureztatu ditugu eta orain itxaron ea gure tomateak, azenarioak, urazak,... garatzen diren.








                                                          ARGAZKIAK

2019/04/07

BERRERABILITAKO HONDAKINEN ERAKUSKETA

Eskolan ikasi dugu gero eta zarama gehiago sortzen dugula, eta hori dela gaur egun planetan dugun arazo itzela. Hori dela eta pentsatu dugu etxean sortutako hondakinekin jostailuak, mozorroak eta jolasak sortzea.
Gero gauza guzti hoiekin 2. mailako ikasle guztiok erakusketa bat antolatu dugu, eta beste mailetako ikasleak  gonbidatu ditugu. Oso interesgarria izan da!

Eskerrik asko etorri zareten guztioi!






ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

2019/04/05

Erakusketa

Berrerabili atalean egindako esku lanekin, 2.mailakoek erakusketa antolatu genuen liburutegian.Gonbidatu genien eskolako ikasle guztiei, antza denez pila gustatu zitzaien ze hainbat zorion jaso genuen guztion partez.


5 urtekoei erakusketa ikusi baino lehen, azaldu genien "Birziklatu" proiektuan egindakoa baita ikasitakoa



                                                                ARGAZKIAK