2019/10/02

Liburutegia zabalik

Jadanik liburutegia zabalik dago. Momentu honetatik aurrera liburuak hartu dezakegu etxera eramateko.
Astelehenetik ostegunera patio orduan liburuen mailegurako momentua da.



2019/09/30

Ongi etorri 2019-20 ikasturtea!

Iraila bueltan dago eta berarekin ikasturte berria etorri da. Lehenengo bi eskola egunak talde kohesioa sortzeko erabili ditugu eta primeran pasatu dugu lehenengo zikloko ikasle guztiok.
Bi egun horietan elkar ezagutu gara, oporretan egindakoa kontatu dugu, jolasak egin ditugu, hala nola, maite zaitut eta orkesta zuzendaria eta ondo bukatzeko 1. eta 2. mailakoek merendola antolatu dugu liburutegian, umm ze gozo zegoen dena!

Hona hemen argazkitxo batzuk.



 Merendolaz gozatzen.






2019/07/15

2019/06/16

KARRANTZARAKO TXANGOA






ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO











































IPUINAK

Liburutegian hainbat siao egin ditugu, ikasturtean zehar. Ekintza ezberdinak burutu ditugu, eta haien artean, hiru ipuin grabatu ditugu gure ahotsekin.

Zuen gustukoak izatea espero dugu.




2019/05/31

Erreka Mari


Erreka Mari ipuina landu dugu gure proiektuan, irakurri, idatzi gure ekarpenak gehituz baita eskolara etorri zen antzerkilaria antzezlana guri eskaintzen. Hau guztia egin ondoren gu ere ausartu gara antzerkia prestatzen, egia esan pila ikasi dugula baita disfrutatu. Bi urteko txikiei eskaini genien, benetan esan behar da oso formal eta adi egon zirela.

BIDEOA 1



BIDEOA 2












2019/05/17

Ortuan

Espero dezagun oraingo honetan aurrekoan baina zorte handiago izatea erein eta landatutako tomate, perexila, letxuga eta lekekin. Gora gure lehenengo mailako nekazariak!!




2019/04/12

Gogoeta

Txikitan gustoko genituen hainbat gauza kontatu ditugu ozenki besteen aurrean. Aldez aurretik etxean prestatu dugu hitzaldia, beraz, lasaiago hitz egin dugu. Bitxikeri asko entzuteko aukera izan dugu, baita pasadizoak ere, gertakizunak,....adi adi egon gara.

2019/04/08

Ortuan landatzen


Haziak aukeratu ondoren lurreratu ditugu ontzitxoetan gelan hazitegia jarriz. Ureztatu, eguzkitan jarri gure haziak garatzeko. Bitartean lurra eragin eta konposta gehitu diogu aberasteko. Haziak  hazi direnean ortura eraman ditugu landatzeko, landatu ondoren ureztatu ditugu eta orain itxaron ea gure tomateak, azenarioak, urazak,... garatzen diren.








                                                          ARGAZKIAK

2019/04/07

BERRERABILITAKO HONDAKINEN ERAKUSKETA

Eskolan ikasi dugu gero eta zarama gehiago sortzen dugula, eta hori dela gaur egun planetan dugun arazo itzela. Hori dela eta pentsatu dugu etxean sortutako hondakinekin jostailuak, mozorroak eta jolasak sortzea.
Gero gauza guzti hoiekin 2. mailako ikasle guztiok erakusketa bat antolatu dugu, eta beste mailetako ikasleak  gonbidatu ditugu. Oso interesgarria izan da!

Eskerrik asko etorri zareten guztioi!






ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

2019/04/05

Erakusketa

Berrerabili atalean egindako esku lanekin, 2.mailakoek erakusketa antolatu genuen liburutegian.Gonbidatu genien eskolako ikasle guztiei, antza denez pila gustatu zitzaien ze hainbat zorion jaso genuen guztion partez.


5 urtekoei erakusketa ikusi baino lehen, azaldu genien "Birziklatu" proiektuan egindakoa baita ikasitakoa



                                                                ARGAZKIAK

2019/03/26

Auzoko parkea

Atzo, Basauriko Udaleko bi langile etorri ziren gure eskolara eta auzoan dagoen parke zahartuta berriztea proposatu ziguten.
Horretarako, GUZTION ARTEAN, lan bikaina eginez, erabaki eta aukeratu genituen jolasak parke berrirako. Ea laster disfrutatu dezakegun!






2019/03/19

Berrerabili

Birziklatu proiektuaren barruan, atal bat berrerabili izan da, pentsatu dugu ikasteko modurik eta hoberena praktikan jartzea dela, eta horrela egin dugu, gauza asko ikasi ditugu haien artean imaginazioarekin,edozer posiblea dela.



                                                                           
                                                                    ARGAZKIAK

2019/03/10

Mozorroak

Kartoiak bota??? Eeeezzz!!!!
Berrerabili kartoiak mozorroak egiteko! Primeran pasako duzu, eta begira ze politak geratzen diren.



ARGAZKI GEHIAGO