2020/04/30

Marrazkiak 3D-an.

Orain dela aste batzuk animaliak 3D-an ikusteko eman beharreko pausuak jarri genituen. Oraingoan animaliak zuen gustura margoztu dezakezue eta gero horiek 3D-etan ikusi. Horretarako hau da egin behar duzuena: 
2). Inprimatu.
3). Koloreztatu.
4). Jarraitu deskargatu duzun dokumentuan agertzen diren pausuak. 

ETA ........ JOLASTERA! 

2020/04/29

Ura biziaren iturria!

Ura bizitzeko ezinbestekoa da, hori dela eta zaindu behar dugu. Ura leku askotan topatzen dugunez inoiz bukatzen ez dela pentsa dezakegu, baina ez da horrela, bukatzen da. Beraz, ura aurreztu behar dugu!
Apur bat entretenitzeko hemen duzue uraren inguruko marrazki bizidun batzuk eta abesti bat.




2020/04/28

Zenbat dakizu birziklapenari buruz?

Birziklapenaren proiektua orain dela aste batzuk bukatu genuenez gai honen inguruan gauza asko jakingo dituzue. Zenbat dakizuen erakusteko animatzen zaituztet prestatu ditudan bi jolas hauetara jolastea. 



1. Jolasa

2. Jolasa

2020/04/27

Txisteak

Pasaden astean bakoitzari txiste bat kontatzea eskatu nizuen, hona hemen zuen txisteak.
Entzun eta barre pilo egin!





Txisteak entzuteko klikatu hemen. 


2020/04/26

Haurrak kalera.

Gaurtik aurrera egunean behin paseo bat eman dezakezue. Paseo horiek baino lehen ipuin hau ikusi ahal baduzue ondo etorriko zaizue.
Disfrutatu irtetzen zareten bakoitzean.


2020/04/24

Altxorraren bila.

Etxean denetarik egin dezakegula ikasten ari gara egun hauetan. Oraingoan altxorraren bila jolasa etxean egitea proposatzen dizuegu. Oso erraza da, inprimatu pistak, etxetik ezkutatu eta JOLASTERA! 



Pistak ikusteko klikatu hemen.

Jolasen erakusketa.

Bazenekiten material birziklatuarekin jolas pilo eraiki daitezkeela? 
2. mailan materiala berrerabiltzen ikasi dugu, hori dela eta etxetik topatu ditugun gauzekin jolasak egitea erabaki dugu.
Hona hemen egindako jolasen argazkiak eta azalpenak. Jolasa nola egiten den jakin nahi baduzue klikatu argazkiaren gainean dagoen izenean eta jolasa nola eraiki entzun.  

Zelako lan bikainak egin dituzue, ZORIONAK!

                                                     Agerren 3 marran jolasa.                                                                       


2020/04/21

Dantzatzeko prest?

Egun hauetan entretenitzeko gauza desberdinak egiteko beharra sentitzen dugu. Hona hemen proposamen bat. 
Ezagutzen duzue just dance jolasa? Honetara jolasteko soilik bideoak ipini behar dituzu eta han agertzen diren pertsonaien mugimenduak kopiatu. 

Hona hemen adibide bat. 



Beste bideo batzuk ezagutu nahi badituzu sartu web orrialde honetan: http://www.ayudaparamaestros.com/2020/03/16-videos-just-dance-para-que-los-ninos.html

Eta gorputza mugitzera eta ondo pasatzera! 

2020/04/17

Haurrak kalera lehen bailehen!

Zuek zaretelako egoera hau hoberen eramaten ari zaretenak, laster berriro kaleak beteko ditugu!
Eutsi gogor, gutxi falta da!


2020/04/15

Nola egin plastilina etxean.

Plastilina gustuko duzu? Zure erantzuna baiezkoa bada irakurri beheko errezeta. Etxean ditugun gauzekin plastilina egin dezakegu, anima zaitez egitera, oso erraza da eta 5-10 minututan eginda dago. 

Plastilina egiteko errezeta.  

Osagaiak:
- Irina (3 pote, yogur tamainekoak edo antzekoak)  
- Gatza, gero eta finagoa hobeto (pote 1)
- Ura (pote 1)
- Olioa (2-5 goilarakada) Hasieran bota 2 eta gero beharrezkoa bada bota gehiago.
- Elikagai koloratzailea (hautazkoa)

Prestaketa: 
Bota osagai guztiak ontzi batean eta nahastu ondo. Hau egin ondoren plastilina oso gogor dagoela uste baduzu bota olio apur bat gehiago, dena den bihar apur bat bigunago egongo dela kontuan izan. 
Elikagai koloratzaile bat baino gehiago baduzu eta kolore desberdinetako plastilina egin nahi baduzu zatitu plastilina nahi beste zatietan eta zati bakoitzari elikagai koloratzaile tanta batzuk bota eta nahastu.
Behin plastilina eginda komeni da film paperean edota plastikozko taper batean gordetzea ondo kontserbatzeko. 



Zure plastilina prest dago, JOLASTERA!!

Zuetariko batzuk jadanik errezeta egin duzue eta zuen plastilinarekin jolasten zaudete. Hona hemen Naroak egindako plastilinaren argazki batzuk. Ze ondo geratu da!!





Unai Fernandezek ere berea egindu.




2020/04/13

Porrotx gurekin!

Kaixo Lagunak,
Berriz ere Porrotx gurekin harremanetan jarri da animo asko emateko.
Eutsi gogor gero eta gutxiago falta da elkarrekin egoteko. 


2020/04/08

Escape room birtualak.

Kaixo lagunak,
Opor egun hauetan familiarekin egoteko eta aisialdirako denbora gehiago izango duzuenez hona hemen nire proposamena. 
Badakizue zer den escape room bat? Izena ingelesetik dator eta logelatik ihes egitea esan nahi du. Bere izenak pista asko ematen dizkigu. Jolas hau egiteko logela batean sartu behar zara zure lagun edota familia talde txiki batekin eta ahalik eta arinen hortik ateratzea lortu behar duzu. Horretarako hainbat pista topatuko dituzu eta zure buruari ekiten pista horien erantzuna aurkituko duzu. Gure inguruan asko dira escape room-ak, gehienak nagusientzat baina umeentzat ere badaude. Azken asteetan etxean gaudenez orain escape room birtualak sortzen ari dira, beraz hauek egiteko ordenagailua edo mugikorra, interneta, papera eta boligrafoa besterik ez duzu behar. 
Badakit zuetarik askok Harry Potter gustuko duzuela, beraz hurrengo linkan honen escape room birtuala usten dizuet, gainera umeentzat da, beraz ahal izanez gero zuen familiaren laguntzarekin egitera gonbidatzen zaituztet, nik jadanik egin dut eta oso ondo pasatu dut. 

- Umeentzako Harry Potter-en escape room birtuala: 
 - Zabaldu linka Chrome nabigaltzailearekin, izan ere jolas hau ingeleses dago baina nabigatzaile honek erdarara itzultzeko aukera ematen digu.
- Familia osoa egiteko escape room-a: Toda una vida izenekoa. 
-  Coronavirus "el escape room" ere haurrentzat eginda dago.

Nagusiek ere batzuetan beraientzat denbora behar dute, hauentzat ere escape room-ak daude, hona hemen batzuk:
- Escape room Estelarhttps://escaperoomestelar.com/

Ondo pasa oporraldian!

2020/04/07

Eutsi gogor!

Hurrengo sarrera honekin hiru bideo hutsi nahi dizkizuet.

Lehenengo bideoan Porrotx pailazoa Basaurira etorri da haur guztiei animoak ematera. 


Jarraian Ene Kantak egindako abesti berria, Eskerrik asko izeneko. 


Eta amaitzeko Resistire abestiaren bertsio bat euskaraz (Eutsiko dut). Ziur egun hauetan askotan abestia erdaraz entzun duzuela baina euskeraz noizbait entzun duzue? Hala ez bada orain daukazu aukera.



2020/04/06

Gure arte lanak

Askok zarete egun hauetan esku lanak egiten dituzuenak ondo pasatzeko eta entretenitzeko. Hori dela eta hemen ikusgarri utziko ditugu bidaltzen dituzuen lan polit guztiak, horrela besteek ideiak hartu dezakete. 
Unai Fombedillak etxean topatzen dituen material guztiak primeran aprobetxatzen ari da, zelako lan politak Unai! 




Haizeak denbora pilo ematen du esku lanak egiten eta etxea dotore dotore geratzen ari zaio hainbeste apaingarriekin. 




2020/04/03

Astea bukatzeko sorpresa bikoitza!

Egun on, lagunak!
Ostirala iritzi da, eta berarekin batera aste santutako oporrak, aurten bai bitxiak!
Behean, bi bideo topatuko dituzue, bat gurasoen partez eta bestea irakasleon partez, primeran egiten ari zarete txapeldunak!
Muxu handi handi bat guztiontzat!






Good morning kareaga!

Egun on,!
Sarrera honekin ingeleseko blog bat sortu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Anima zaitezte parte hartzera gauza oso dibertigarriak egingo ditugu ingelesa ikasten dugun bitartean.

Hau da blogaren helbidea: https://goodmorningkareaga.blogspot.com/

2020/04/02

Ezetz asmatu!

Kaixo lagunak!
Gaurko asmakizun batzuk ekartzen dizkizuet. Irakurri, pentsatu eta dakizunean utzi zure erantzuna.

1). Gona luzea du, mihia motza, urrutik entzuten da haren kantu hotsa. Zer da?

2). Kobazulo hori beti dago hezea, hesi zuriz inguratua han bizi da herensugea. Zer da?

3). Izanagatik txikia gela handira sartzean betetzen du guztia. Zer da?

4). Tramankuku honek alaitzen ditu tristeak, etengabe emanaz musika eta albisteak. Zer da?

Anima zaitez parte hartzera.
Gorputz heziketako oharra: aupa neska-mutil horiek! Orain arte blog honetan egon naiz ipintzen nire arloko kontuak. Hemetik aurrera, topatu ahal izango dituzue  beste blog honetan:  https://gorputzheziketaetxean.blogspot.com

www.kareaga-goikoa.com webgunean ere topatuko duzue esteka.
Ez galdu begi-bistatik!