2019/09/30

Ongi etorri 2019-20 ikasturtea!

Iraila bueltan dago eta berarekin ikasturte berria etorri da. Lehenengo bi eskola egunak talde kohesioa sortzeko erabili ditugu eta primeran pasatu dugu lehenengo zikloko ikasle guztiok.
Bi egun horietan elkar ezagutu gara, oporretan egindakoa kontatu dugu, jolasak egin ditugu, hala nola, maite zaitut eta orkesta zuzendaria eta ondo bukatzeko 1. eta 2. mailakoek merendola antolatu dugu liburutegian, umm ze gozo zegoen dena!

Hona hemen argazkitxo batzuk.



 Merendolaz gozatzen.