2020/11/30

UDAZKENA HELDU ZAIGU!

 



Udazkeneko mahaia aurkezten dizuegu. Zein polita den udazkena eta zenbat fruitu ematen dizkigun!!

2020/06/30

Intsektuak.

Proiektuekin bukatzeko 2. mailan intsektuen proiektua landu dugu. Lan asko egin ostean hau da lortu duguna.


2020/06/19

Ikasturte amaiera.

Eguna heldu da, gaur 2019-2020. ikasturtea bukatzen da.
Oso ikasturte berezia izan da eta agur berezi bat merezi du. Horregatik bideo bat usten dizuegu, hau oso aproposa iruditu zaigulako.
Zaindu zaitezte, musu bat eta hurrengo ikasturterarte.


2020/06/15

Urarekin esperimentatzen.

2. mailan uraren proiektua landu dugu. Bertan gauza pilo ikasi ditugu, horien artean urarekin esperimentu desberdin asko egin daitezkela.



2020/06/11

Asmakizunen bilduma.

2. mailan asmakizunen bilduma txiki bat egin dugu, ikusi nahi baduzue egin klik beheko estekan. 




2020/06/08

Ipuinak kontatzen kamishibaiarekin.

2. mailan ipuinak eta kamishibaiak sortu ditugu eta ipuin kontalari bihurtu gara. Lan bikainak egin ditugu, ikusi nahi badituzue klikatu linkan.



2020/06/05

Euskal Eskola Publikoaren jaia.

Aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia igande honetan, ekainaren 7an ospatu beharko zen Bastida herrian. Egoera hau dela eta jaia ezin da modu presentzial batean ospatu baina bai telematikoki eta ekintza interesgarri pilo daude.
Hemen programa duzue, begiratu ea zerbait zuen interesekoa den eta primeran pasa asteburuan.



2020/06/03

Biderkatzeko taulak ikasteko trukoak.

Pasaden astean 2.mailako taldekide batek (Unai Fernandez) 9aren taula ikasteko truko bat erakutsi zidan eta zuekin partekatu nahi dut.
Horrez gain 2. zikloko blogean beste hainbat truko eskegi zituzten, beraz behean bideo guztiak ikusteko linkak dituzue.

Animatu bideoak ikustera, trukoak ikastera eta biderketak praktikatzera!


2020/05/29

Karaokea.

Asteburua heldu da eta berarekin batera proposamen bat uzten dizuegu.
Abestea gustuko baduzue ezin duzue galdu karaoke hau.
Klikatu linkan, gustuko duzun abestia aukeratu eta hasi abesten!




2020/05/22

Zinema etxean!

Badator asteburua eta berarekin hainbat euskarazko filmak uzten dizkizuegu. Pelikulak ikusteko klikatu linkan. 



Ur tanta bat izango banintz.

2. mailan uraren proiektua bukatu dugu, aurrerago egindako lan ederrak ikusiko dituzue, baina bitartean uraren gaia lantzen duen abesti bat uzten dizuegu. Espero dugu zuen gustuko izatea.




2020/05/21

Gorputz geometrikoak.

2. mailan matematikak ikasteko gure etxeko objektuak aztertzen jarraitu dugu. Oraingoan gorputz geometrikoen bila ibili gara eta gure etxeak hauetaz beterik daudela konturatu gara.
Hurrengo bideoan erakusten dizkizuegu.


2020/05/18

Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna.

Atzo, maiatzaren 17a izan zen eta urtero bezala Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu egin zen. Izan ere pertsona batzuk oraindik diskriminazioa jasotzen ari dira beraien sexu-orientazioa eta genero-identitatea dela eta.
Horrelako egunak gogorarazten digute pertsona guztiak desberdinak izan arren aukerak eta errespetu berdina merezi dugula. Gainera ez ahal da hain polita mundua denok desberdinak garelako?

Hemen behean gai hau lantzen dituzten bi bideo uzten dizkizuegu.




Egun ona izan!

2020/05/11

Irudi geometrikoak

2. mailan irudi geometrikoak landu ostean etxeko objetuetak irudi horiek bilatzen egon gara  hauekin bilduma bat egiteko. Hemen usten dizuegu haiekin egin dugun bideoa.


2020/05/08

Itzalen antzerkia.

Gaur ostirala denez hemen usten dizuegu asteburuan entretenitzeko proposamen bat.
Zer deritzozue etxean itzalen antzerki bat egiteari? Anima zaitezte erraz egiten da eta primeran pasatuko duzue.
Hau egitera animatzen bazarete bi itzalen antzerki desberdin egin dezakezuela jakin behar duzue. 

Alde batetik, oihal batekin, argi batekin eta gure gorputzarekin edota eskuekin egindako antzerki bat antolatu dezakezue. Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen.







Beste aldetik, kartoizko kutxa batekin eta txotxongiloekin ere itzalen antzerkia egin daiteke. Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen.




Aukeratu bat, egin eta ondo pasatu!


2020/05/07

Zenbaki bakoitiak eta bikoitiak.

Bazenekiten zenbakiak leku guztietatik daudela?
Gure paseoak honetaz ohartzeko aprobetxatu ditugu eta gure etxeko portalen azterketa egin dugu.
Gehiago jakin nahi baduzu ikusi 2. mailan egin dugun bideoa.



Baloreak elkartasuna.

2. mailan orain dela gutxi elkartasunaren inguruan hitz egiten egon gara. Gure iritziz pertsonak gure artean laguntzea ezinbestekoa da, hori dela eta abesti hau usten dizuegu gure mezua zabaltzeko nahiaz.


2020/05/05

Ura da.

Uraren proiektuarekin jarraitzeko abesti bat uzten dizuet. Abesti horretan uraren zikloa azaltzen dute, urak egiten duen ibilbidea birpasatzeko modu polit bat iruditu zait.



2020/05/04

Birziklapen abestia.

Gaur topatu dugun bideo bat zuekin partekatu nahi dugu. Pertsona talde batek abesbatza bat osatu du. Abesbatza hori Antonio Flores-en "No dudaria" abestia hartu du eta bere bertsioa asmatu du gizarte osoa birzikla dezan aldarrikatzeko. 



2020/04/30

Marrazkiak 3D-an.

Orain dela aste batzuk animaliak 3D-an ikusteko eman beharreko pausuak jarri genituen. Oraingoan animaliak zuen gustura margoztu dezakezue eta gero horiek 3D-etan ikusi. Horretarako hau da egin behar duzuena: 
2). Inprimatu.
3). Koloreztatu.
4). Jarraitu deskargatu duzun dokumentuan agertzen diren pausuak. 

ETA ........ JOLASTERA! 

2020/04/29

Ura biziaren iturria!

Ura bizitzeko ezinbestekoa da, hori dela eta zaindu behar dugu. Ura leku askotan topatzen dugunez inoiz bukatzen ez dela pentsa dezakegu, baina ez da horrela, bukatzen da. Beraz, ura aurreztu behar dugu!
Apur bat entretenitzeko hemen duzue uraren inguruko marrazki bizidun batzuk eta abesti bat.




2020/04/28

Zenbat dakizu birziklapenari buruz?

Birziklapenaren proiektua orain dela aste batzuk bukatu genuenez gai honen inguruan gauza asko jakingo dituzue. Zenbat dakizuen erakusteko animatzen zaituztet prestatu ditudan bi jolas hauetara jolastea. 



1. Jolasa

2. Jolasa

2020/04/27

Txisteak

Pasaden astean bakoitzari txiste bat kontatzea eskatu nizuen, hona hemen zuen txisteak.
Entzun eta barre pilo egin!





Txisteak entzuteko klikatu hemen. 


2020/04/26

Haurrak kalera.

Gaurtik aurrera egunean behin paseo bat eman dezakezue. Paseo horiek baino lehen ipuin hau ikusi ahal baduzue ondo etorriko zaizue.
Disfrutatu irtetzen zareten bakoitzean.


2020/04/24

Altxorraren bila.

Etxean denetarik egin dezakegula ikasten ari gara egun hauetan. Oraingoan altxorraren bila jolasa etxean egitea proposatzen dizuegu. Oso erraza da, inprimatu pistak, etxetik ezkutatu eta JOLASTERA! 



Pistak ikusteko klikatu hemen.

Jolasen erakusketa.

Bazenekiten material birziklatuarekin jolas pilo eraiki daitezkeela? 
2. mailan materiala berrerabiltzen ikasi dugu, hori dela eta etxetik topatu ditugun gauzekin jolasak egitea erabaki dugu.
Hona hemen egindako jolasen argazkiak eta azalpenak. Jolasa nola egiten den jakin nahi baduzue klikatu argazkiaren gainean dagoen izenean eta jolasa nola eraiki entzun.  

Zelako lan bikainak egin dituzue, ZORIONAK!

                                                     Agerren 3 marran jolasa.                                                                       


2020/04/21

Dantzatzeko prest?

Egun hauetan entretenitzeko gauza desberdinak egiteko beharra sentitzen dugu. Hona hemen proposamen bat. 
Ezagutzen duzue just dance jolasa? Honetara jolasteko soilik bideoak ipini behar dituzu eta han agertzen diren pertsonaien mugimenduak kopiatu. 

Hona hemen adibide bat. 



Beste bideo batzuk ezagutu nahi badituzu sartu web orrialde honetan: http://www.ayudaparamaestros.com/2020/03/16-videos-just-dance-para-que-los-ninos.html

Eta gorputza mugitzera eta ondo pasatzera! 

2020/04/17

Haurrak kalera lehen bailehen!

Zuek zaretelako egoera hau hoberen eramaten ari zaretenak, laster berriro kaleak beteko ditugu!
Eutsi gogor, gutxi falta da!


2020/04/15

Nola egin plastilina etxean.

Plastilina gustuko duzu? Zure erantzuna baiezkoa bada irakurri beheko errezeta. Etxean ditugun gauzekin plastilina egin dezakegu, anima zaitez egitera, oso erraza da eta 5-10 minututan eginda dago. 

Plastilina egiteko errezeta.  

Osagaiak:
- Irina (3 pote, yogur tamainekoak edo antzekoak)  
- Gatza, gero eta finagoa hobeto (pote 1)
- Ura (pote 1)
- Olioa (2-5 goilarakada) Hasieran bota 2 eta gero beharrezkoa bada bota gehiago.
- Elikagai koloratzailea (hautazkoa)

Prestaketa: 
Bota osagai guztiak ontzi batean eta nahastu ondo. Hau egin ondoren plastilina oso gogor dagoela uste baduzu bota olio apur bat gehiago, dena den bihar apur bat bigunago egongo dela kontuan izan. 
Elikagai koloratzaile bat baino gehiago baduzu eta kolore desberdinetako plastilina egin nahi baduzu zatitu plastilina nahi beste zatietan eta zati bakoitzari elikagai koloratzaile tanta batzuk bota eta nahastu.
Behin plastilina eginda komeni da film paperean edota plastikozko taper batean gordetzea ondo kontserbatzeko. 



Zure plastilina prest dago, JOLASTERA!!

Zuetariko batzuk jadanik errezeta egin duzue eta zuen plastilinarekin jolasten zaudete. Hona hemen Naroak egindako plastilinaren argazki batzuk. Ze ondo geratu da!!





Unai Fernandezek ere berea egindu.




2020/04/13

Porrotx gurekin!

Kaixo Lagunak,
Berriz ere Porrotx gurekin harremanetan jarri da animo asko emateko.
Eutsi gogor gero eta gutxiago falta da elkarrekin egoteko. 


2020/04/08

Escape room birtualak.

Kaixo lagunak,
Opor egun hauetan familiarekin egoteko eta aisialdirako denbora gehiago izango duzuenez hona hemen nire proposamena. 
Badakizue zer den escape room bat? Izena ingelesetik dator eta logelatik ihes egitea esan nahi du. Bere izenak pista asko ematen dizkigu. Jolas hau egiteko logela batean sartu behar zara zure lagun edota familia talde txiki batekin eta ahalik eta arinen hortik ateratzea lortu behar duzu. Horretarako hainbat pista topatuko dituzu eta zure buruari ekiten pista horien erantzuna aurkituko duzu. Gure inguruan asko dira escape room-ak, gehienak nagusientzat baina umeentzat ere badaude. Azken asteetan etxean gaudenez orain escape room birtualak sortzen ari dira, beraz hauek egiteko ordenagailua edo mugikorra, interneta, papera eta boligrafoa besterik ez duzu behar. 
Badakit zuetarik askok Harry Potter gustuko duzuela, beraz hurrengo linkan honen escape room birtuala usten dizuet, gainera umeentzat da, beraz ahal izanez gero zuen familiaren laguntzarekin egitera gonbidatzen zaituztet, nik jadanik egin dut eta oso ondo pasatu dut. 

- Umeentzako Harry Potter-en escape room birtuala: 
 - Zabaldu linka Chrome nabigaltzailearekin, izan ere jolas hau ingeleses dago baina nabigatzaile honek erdarara itzultzeko aukera ematen digu.
- Familia osoa egiteko escape room-a: Toda una vida izenekoa. 
-  Coronavirus "el escape room" ere haurrentzat eginda dago.

Nagusiek ere batzuetan beraientzat denbora behar dute, hauentzat ere escape room-ak daude, hona hemen batzuk:
- Escape room Estelarhttps://escaperoomestelar.com/

Ondo pasa oporraldian!

2020/04/07

Eutsi gogor!

Hurrengo sarrera honekin hiru bideo hutsi nahi dizkizuet.

Lehenengo bideoan Porrotx pailazoa Basaurira etorri da haur guztiei animoak ematera. 


Jarraian Ene Kantak egindako abesti berria, Eskerrik asko izeneko. 


Eta amaitzeko Resistire abestiaren bertsio bat euskaraz (Eutsiko dut). Ziur egun hauetan askotan abestia erdaraz entzun duzuela baina euskeraz noizbait entzun duzue? Hala ez bada orain daukazu aukera.



2020/04/06

Gure arte lanak

Askok zarete egun hauetan esku lanak egiten dituzuenak ondo pasatzeko eta entretenitzeko. Hori dela eta hemen ikusgarri utziko ditugu bidaltzen dituzuen lan polit guztiak, horrela besteek ideiak hartu dezakete. 
Unai Fombedillak etxean topatzen dituen material guztiak primeran aprobetxatzen ari da, zelako lan politak Unai! 




Haizeak denbora pilo ematen du esku lanak egiten eta etxea dotore dotore geratzen ari zaio hainbeste apaingarriekin. 




2020/04/03

Astea bukatzeko sorpresa bikoitza!

Egun on, lagunak!
Ostirala iritzi da, eta berarekin batera aste santutako oporrak, aurten bai bitxiak!
Behean, bi bideo topatuko dituzue, bat gurasoen partez eta bestea irakasleon partez, primeran egiten ari zarete txapeldunak!
Muxu handi handi bat guztiontzat!






Good morning kareaga!

Egun on,!
Sarrera honekin ingeleseko blog bat sortu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Anima zaitezte parte hartzera gauza oso dibertigarriak egingo ditugu ingelesa ikasten dugun bitartean.

Hau da blogaren helbidea: https://goodmorningkareaga.blogspot.com/

2020/04/02

Ezetz asmatu!

Kaixo lagunak!
Gaurko asmakizun batzuk ekartzen dizkizuet. Irakurri, pentsatu eta dakizunean utzi zure erantzuna.

1). Gona luzea du, mihia motza, urrutik entzuten da haren kantu hotsa. Zer da?

2). Kobazulo hori beti dago hezea, hesi zuriz inguratua han bizi da herensugea. Zer da?

3). Izanagatik txikia gela handira sartzean betetzen du guztia. Zer da?

4). Tramankuku honek alaitzen ditu tristeak, etengabe emanaz musika eta albisteak. Zer da?

Anima zaitez parte hartzera.
Gorputz heziketako oharra: aupa neska-mutil horiek! Orain arte blog honetan egon naiz ipintzen nire arloko kontuak. Hemetik aurrera, topatu ahal izango dituzue  beste blog honetan:  https://gorputzheziketaetxean.blogspot.com

www.kareaga-goikoa.com webgunean ere topatuko duzue esteka.
Ez galdu begi-bistatik!

2020/03/31

Animaliak etxean

Egun hauetan gure kaleak hutsik daudenez animaliak herriak bizitatzera animatzen ari dira, hau hainbat lekutan gertatu da. Hurrengo bideoan hainbat adibide dituzu.


Orain  ezin gara etxetik irten haiek ikustera baina 3D-ari esker hainbat animali zure etxe barruan ikusteko aukera izango duzu. Hau lortzeko jarraitu ondorengo pausuak. 

1) Hartu telefono mugikorra eta idatzi google-en ikusi nahi duzun animaliaren izena (erdaraz idatzi behar da). Adibidez Tiburón. 




 2) Joan behera eta topatu ver en 3D jartzen duen tokiak eta sakatu. 



3) Botoi hori sakatzerakoan zure kamara aktibatzeko abisua aterako da, baimena eman eta animalia zure etxean ikusiko duzu. 

 4) Animalia handiago edo txikiago egin daiteke, baita lekuz aldatu ere, beraz  jarri nahi duzun moduan eta berarekin argazki barregarriak egin. Hona hemen nirea.



Metodo honekin animali hauek ikusi ahal ditugu: tigrea, leopardoa, marrazoa, kirikiñoa, ahatea, pinguinoa, otsoa, ahuntza, rottweiler, sugea, arranoa, hartza, zaldia, pottoka, dordorka, katua, olagarroa eta panda hartza.


2020/03/30

Erlaxazioa

Hainbeste egun jarraian etxean egonda normala da batzuetan urduri jartzea. Hau gertatzen zaizunean erlaxatu behar zara. Hori lortzeko ikusi ondorengo bideoa eta honekin batera ikasi masaje bat ematen, horretarako etxeko norbaitekin praktikatu eta zure gorputza eta burua bakez beteko dira.


Udazkeneko mahaia!

Udazkena aspaldi joan zaigun arren hemen duzue 2.mailan egin zuten udazkeneko mahaiaren aurkezpena. Hau egiteko proiektu oso bat behar izan genuen, baina azkenengo emaitza primerakoa izan zen, familia asko etorri ziren gure aurkezpena ikustera eta apur bat urduri egon arren oso ondo pasatu genuen.




2020/03/29

HIRU TXERRIKUMEEN IPUINA

Lehenengo mailakoek klaseak eten egin baino lehen Hiru txerrikumeen ipuina landu zenuten. Nire proposamenak hauek dira:

  1. Entzun berriro pasaden ikasturtean zuek grabatu zenuten ipuina, eta gero niri kontatu zuen hitzekin. Eskatu aitatxori edo amatxori grabatzea eta gero niri bidali.
  2. Hiru txerrikumeek egindako etxeen marrazkia egin eta baita niri bidali ere.



ANIMO!! 

ORRITXOAREN DANTZA

GORPUTZ HEZIKETA
Oraingo honetan, dantza dibertigarri bat erakutsi nahi dizuet: ORRITXOAREN DANTZA. Orri bat (handia eta gogorra bada hobe), lagun bat (neba-arreba, aita, ama, ... eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez duzu behar.

2020/03/27

PUXIKEKIN JOLASTU

GORPUTZ HEZIKETA


Egun on. Gaur zenbait ariketa egingo ditugu puxika bat erabilita:
  1. erronka: puxika puztu eta korapiloa egin.
  2.  erronka: puxika lurra ukitu gabe, ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  3.  erronka; puxika eskuez bakarrik joz, ea zenbat bider ukitzen duzun
  4.  erronka: berdin baina oina erabiliz kolpeak emateko.
  5.  erronka: puxika hanka artean duzula ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.
  6.  erronka: puxika eskuez joz ea gai zaren etxea zeharkatzeko.
  7.  erronka: bi puxika erabiliz, ea gai zaren 20 segundutan airean mantentzeko.     

ANIMO!!! EA ERRONKA GUZTIAK GAINDITZEN DITUZUN...    

Errezetak

Asteburuarekin batera errezeta baten proposamena heltzen da. Plan hobea bururatzen zaizu asteburu honetarako?  
Goazen gure bloga errezetaz betetzera! Anima zaitez errezeta bat egitera, emailez zure errezetaren argazkia bidali eta hurrengo astean blogean guztion errezetak jarriko ditugu!
Bakoitzak nahi duen errezeta egin dezake, dena den adibide moduan  bizkotxo baten errezeta usten dizuegu. 

Bizkotxo errezeta. 

Osagaiak:

- Azukrea 225g
- Ogi irina 225g
- Legamia 15g
- Arrautzak 4
- Yogur naturala 1
- Oliba olioa

Prestaketa:

Ontzi batean irina eta legamia nahastuko ditugu lehenik.
Ondoren, zuringoak eta gorringoak banatu ditugu eta gorringoak, azukrea, jogurta eta oliba olioarekin nahastu. Nahasketa hori irinarekin eta legamiarekin nahastuko dugu. Azkenik arrautza-zuringoak gehituko dizkiogu.
Moldea gurin pixkat batekin igurtzi, irin pixka bat bota eta bizkotxo masa bertan jarriko dugu. Labera sartu 30minutuz 155 gradutan.
Labetik atera, osten utzi osten eta jatera!
On egin!   

Unai.Fombedillak goian jarritako errezeta jarraituz bizkotxo goxoa egin du.



Bizkotxoa egiteko errezeta asko daude, Haizeak eta Eñautek beraiena jarraitu dute eta hau da lortutako emaitza.


 



 Hona hemen zuek bidalitako errezetak:
- Oscarrek york urdaiazpiko eta gaztazko tortillaren errezeta luzatu digu. 
Osagaiak: 
- 2 arrautza
- 2 lontza york urdaiazpiko
- 2 lontza idiazabal gazta                                                        

- Oliba olioa
- Apaintzeko 2 cherry tomate
Prestaketa:
Lehenengo, plater batean arrautzak apurtu eta irabitu itzazu. Ondoren, urdaiazpikoa eta gazta gehitu eta dena ondo irabiatu. Ostean sartagin bat berotu olioarekin. Bero dagoenean lehen egindak mezkla ipini ezazu. Azkenik tortila bi aurpegietatik sukaldatu (gutxi gora behera minutu bat alde bakoitzetik, hobeto eginda gustuko baduzu utzi denbora gehiago sartaginean). Eta, on egin!!! 



- Naroa bere neba Mikelekin sukaldatzen ibili da eta bien artean magdalena goxo goxoak egin dituzte. 

- Unai Fernandezek oso langile ibili da asteburu honetan eta bi errezeta prestatu ditu: gailetak eta bizkotxoa. Baina bere bizkotxoa nahiko bitxia da ikusi duzue duen kolorea? Janarietarako koloratzailea boa diolako da. 






- Ekaitzek aldiz txokolate eta natazko krepe goxoak prestatu ditu. 


- Ekainek ere magdalenak egin ditu, baina kasu honetan nozillazkoak


Zelako itxura ona bidalitako errezeta guztiak!!!