2020/03/27

Errezetak

Asteburuarekin batera errezeta baten proposamena heltzen da. Plan hobea bururatzen zaizu asteburu honetarako?  
Goazen gure bloga errezetaz betetzera! Anima zaitez errezeta bat egitera, emailez zure errezetaren argazkia bidali eta hurrengo astean blogean guztion errezetak jarriko ditugu!
Bakoitzak nahi duen errezeta egin dezake, dena den adibide moduan  bizkotxo baten errezeta usten dizuegu. 

Bizkotxo errezeta. 

Osagaiak:

- Azukrea 225g
- Ogi irina 225g
- Legamia 15g
- Arrautzak 4
- Yogur naturala 1
- Oliba olioa

Prestaketa:

Ontzi batean irina eta legamia nahastuko ditugu lehenik.
Ondoren, zuringoak eta gorringoak banatu ditugu eta gorringoak, azukrea, jogurta eta oliba olioarekin nahastu. Nahasketa hori irinarekin eta legamiarekin nahastuko dugu. Azkenik arrautza-zuringoak gehituko dizkiogu.
Moldea gurin pixkat batekin igurtzi, irin pixka bat bota eta bizkotxo masa bertan jarriko dugu. Labera sartu 30minutuz 155 gradutan.
Labetik atera, osten utzi osten eta jatera!
On egin!   

Unai.Fombedillak goian jarritako errezeta jarraituz bizkotxo goxoa egin du.



Bizkotxoa egiteko errezeta asko daude, Haizeak eta EƱautek beraiena jarraitu dute eta hau da lortutako emaitza.


 



 Hona hemen zuek bidalitako errezetak:
- Oscarrek york urdaiazpiko eta gaztazko tortillaren errezeta luzatu digu. 
Osagaiak: 
- 2 arrautza
- 2 lontza york urdaiazpiko
- 2 lontza idiazabal gazta                                                        

- Oliba olioa
- Apaintzeko 2 cherry tomate
Prestaketa:
Lehenengo, plater batean arrautzak apurtu eta irabitu itzazu. Ondoren, urdaiazpikoa eta gazta gehitu eta dena ondo irabiatu. Ostean sartagin bat berotu olioarekin. Bero dagoenean lehen egindak mezkla ipini ezazu. Azkenik tortila bi aurpegietatik sukaldatu (gutxi gora behera minutu bat alde bakoitzetik, hobeto eginda gustuko baduzu utzi denbora gehiago sartaginean). Eta, on egin!!! 



- Naroa bere neba Mikelekin sukaldatzen ibili da eta bien artean magdalena goxo goxoak egin dituzte. 

- Unai Fernandezek oso langile ibili da asteburu honetan eta bi errezeta prestatu ditu: gailetak eta bizkotxoa. Baina bere bizkotxoa nahiko bitxia da ikusi duzue duen kolorea? Janarietarako koloratzailea boa diolako da. 






- Ekaitzek aldiz txokolate eta natazko krepe goxoak prestatu ditu. 


- Ekainek ere magdalenak egin ditu, baina kasu honetan nozillazkoak


Zelako itxura ona bidalitako errezeta guztiak!!!



2 iruzkin:

  1. Nocillazko madalena.

    Osagaiak:
    - Hirina 200g
    - Arrautzak 3
    - Legamia pakete 1
    - Azukre 100g
    - Oliba olioa 120g
    - Esnea 50g
    - Txokolate 100g
    - Nocilla 50g

    Prestaketa:

    1. Txokolatea biurritu eta utzi apartes.
    2. Arrautzak eta azukrea nahaztu ontzi batean.
    3. Olioa eta esnea gehitu eta nahaztu berriro.
    4. Txokolate, nocilla eta legamia gehitu eta nahaztu berriro.
    5. Berotu labea 180 graduraino, ipini nahazketa moldetan.
    6. Labean sartu 20 minutu.

    Ondo egin!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskerrik asko errezeta konpartitzeagatik Ekain!

      Ezabatu