2013/09/26

Mendizaleak aurrera!! Antzineko bideoa

Urriaren 2an mendirako irteera egingo dugu Kareagako gehienek (eguraldia laguntzen badu). Ibilbide ezberdinak egokituko zaizkigu adinaren arabera: nagusiak Malmasin mendiraino igoko dira, ertainak Gaztelutik Ilunbe parkeraino iritsiko dira eta txikiak eskola ondoko bidegorrian zehar helduko dira Montefuerteraino. Jarduera hau ez da aurten lehedabiziko aldiz egiten, orain zenbait urte ere gauzatu zen. Bideoan ikus ditzakezue orduko argazkiak.

Bideoa ikusteko klikatu hemen

2013/09/20

Mendizaleak aurrera!!


Hemen gaude berriro. Ikasturte berriari indar guztiak!! 

Urtero bezala ikasturte hasieran ospakizunen bat prestatzen dugu, elkarrekin gozatzeko. Aurten mendira joango gara, eta animoak berotzeko gaiarekin lotutako abestia dugu hemen!!