2020/03/31

Animaliak etxean

Egun hauetan gure kaleak hutsik daudenez animaliak herriak bizitatzera animatzen ari dira, hau hainbat lekutan gertatu da. Hurrengo bideoan hainbat adibide dituzu.


Orain  ezin gara etxetik irten haiek ikustera baina 3D-ari esker hainbat animali zure etxe barruan ikusteko aukera izango duzu. Hau lortzeko jarraitu ondorengo pausuak. 

1) Hartu telefono mugikorra eta idatzi google-en ikusi nahi duzun animaliaren izena (erdaraz idatzi behar da). Adibidez Tiburón. 




 2) Joan behera eta topatu ver en 3D jartzen duen tokiak eta sakatu. 



3) Botoi hori sakatzerakoan zure kamara aktibatzeko abisua aterako da, baimena eman eta animalia zure etxean ikusiko duzu. 

 4) Animalia handiago edo txikiago egin daiteke, baita lekuz aldatu ere, beraz  jarri nahi duzun moduan eta berarekin argazki barregarriak egin. Hona hemen nirea.



Metodo honekin animali hauek ikusi ahal ditugu: tigrea, leopardoa, marrazoa, kirikiñoa, ahatea, pinguinoa, otsoa, ahuntza, rottweiler, sugea, arranoa, hartza, zaldia, pottoka, dordorka, katua, olagarroa eta panda hartza.


2020/03/30

Erlaxazioa

Hainbeste egun jarraian etxean egonda normala da batzuetan urduri jartzea. Hau gertatzen zaizunean erlaxatu behar zara. Hori lortzeko ikusi ondorengo bideoa eta honekin batera ikasi masaje bat ematen, horretarako etxeko norbaitekin praktikatu eta zure gorputza eta burua bakez beteko dira.


Udazkeneko mahaia!

Udazkena aspaldi joan zaigun arren hemen duzue 2.mailan egin zuten udazkeneko mahaiaren aurkezpena. Hau egiteko proiektu oso bat behar izan genuen, baina azkenengo emaitza primerakoa izan zen, familia asko etorri ziren gure aurkezpena ikustera eta apur bat urduri egon arren oso ondo pasatu genuen.




2020/03/29

HIRU TXERRIKUMEEN IPUINA

Lehenengo mailakoek klaseak eten egin baino lehen Hiru txerrikumeen ipuina landu zenuten. Nire proposamenak hauek dira:

  1. Entzun berriro pasaden ikasturtean zuek grabatu zenuten ipuina, eta gero niri kontatu zuen hitzekin. Eskatu aitatxori edo amatxori grabatzea eta gero niri bidali.
  2. Hiru txerrikumeek egindako etxeen marrazkia egin eta baita niri bidali ere.



ANIMO!! 

ORRITXOAREN DANTZA

GORPUTZ HEZIKETA
Oraingo honetan, dantza dibertigarri bat erakutsi nahi dizuet: ORRITXOAREN DANTZA. Orri bat (handia eta gogorra bada hobe), lagun bat (neba-arreba, aita, ama, ... eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez duzu behar.

2020/03/27

PUXIKEKIN JOLASTU

GORPUTZ HEZIKETA


Egun on. Gaur zenbait ariketa egingo ditugu puxika bat erabilita:
  1. erronka: puxika puztu eta korapiloa egin.
  2.  erronka: puxika lurra ukitu gabe, ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  3.  erronka; puxika eskuez bakarrik joz, ea zenbat bider ukitzen duzun
  4.  erronka: berdin baina oina erabiliz kolpeak emateko.
  5.  erronka: puxika hanka artean duzula ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.
  6.  erronka: puxika eskuez joz ea gai zaren etxea zeharkatzeko.
  7.  erronka: bi puxika erabiliz, ea gai zaren 20 segundutan airean mantentzeko.     

ANIMO!!! EA ERRONKA GUZTIAK GAINDITZEN DITUZUN...    

Errezetak

Asteburuarekin batera errezeta baten proposamena heltzen da. Plan hobea bururatzen zaizu asteburu honetarako?  
Goazen gure bloga errezetaz betetzera! Anima zaitez errezeta bat egitera, emailez zure errezetaren argazkia bidali eta hurrengo astean blogean guztion errezetak jarriko ditugu!
Bakoitzak nahi duen errezeta egin dezake, dena den adibide moduan  bizkotxo baten errezeta usten dizuegu. 

Bizkotxo errezeta. 

Osagaiak:

- Azukrea 225g
- Ogi irina 225g
- Legamia 15g
- Arrautzak 4
- Yogur naturala 1
- Oliba olioa

Prestaketa:

Ontzi batean irina eta legamia nahastuko ditugu lehenik.
Ondoren, zuringoak eta gorringoak banatu ditugu eta gorringoak, azukrea, jogurta eta oliba olioarekin nahastu. Nahasketa hori irinarekin eta legamiarekin nahastuko dugu. Azkenik arrautza-zuringoak gehituko dizkiogu.
Moldea gurin pixkat batekin igurtzi, irin pixka bat bota eta bizkotxo masa bertan jarriko dugu. Labera sartu 30minutuz 155 gradutan.
Labetik atera, osten utzi osten eta jatera!
On egin!   

Unai.Fombedillak goian jarritako errezeta jarraituz bizkotxo goxoa egin du.



Bizkotxoa egiteko errezeta asko daude, Haizeak eta Eñautek beraiena jarraitu dute eta hau da lortutako emaitza.


 



 Hona hemen zuek bidalitako errezetak:
- Oscarrek york urdaiazpiko eta gaztazko tortillaren errezeta luzatu digu. 
Osagaiak: 
- 2 arrautza
- 2 lontza york urdaiazpiko
- 2 lontza idiazabal gazta                                                        

- Oliba olioa
- Apaintzeko 2 cherry tomate
Prestaketa:
Lehenengo, plater batean arrautzak apurtu eta irabitu itzazu. Ondoren, urdaiazpikoa eta gazta gehitu eta dena ondo irabiatu. Ostean sartagin bat berotu olioarekin. Bero dagoenean lehen egindak mezkla ipini ezazu. Azkenik tortila bi aurpegietatik sukaldatu (gutxi gora behera minutu bat alde bakoitzetik, hobeto eginda gustuko baduzu utzi denbora gehiago sartaginean). Eta, on egin!!! 



- Naroa bere neba Mikelekin sukaldatzen ibili da eta bien artean magdalena goxo goxoak egin dituzte. 

- Unai Fernandezek oso langile ibili da asteburu honetan eta bi errezeta prestatu ditu: gailetak eta bizkotxoa. Baina bere bizkotxoa nahiko bitxia da ikusi duzue duen kolorea? Janarietarako koloratzailea boa diolako da. 






- Ekaitzek aldiz txokolate eta natazko krepe goxoak prestatu ditu. 


- Ekainek ere magdalenak egin ditu, baina kasu honetan nozillazkoak


Zelako itxura ona bidalitako errezeta guztiak!!!



2020/03/26

Esperimentuak

Kaixo ikasle maiteak!

Esperimentatzeko gogorik duzue? Horrela bada leku aproposean zaudete. Hurrengo linkan sakatuz gero 1. mailarako, 2. mailarako eta 3. mailarako esperimentuak topatuko dituzue. Anima zaitezte egitera eta ondoren zuen esperientzia idatzi. 

Esperimentuen liburua: http://tiny.cc/wxuslz

Esperimentu batzuen bideoak: http://tiny.cc/pvuslz 

Liburu hau magisteritza ikasten ari diren ikasle batzuek egin dute, egun hauetan etxean zaudeten haurrentzat, beraz eskerrak eman nahi diet egindako lanagatik eta gurekin konpartitzeagatik.  

Ondo pasa esperimentatzen.

2020/03/25

Birziklatu, murriztu, berrerabili.

2.mailan birziklatzea proiektua bukatzear gaude. Etxean gaudenetik gai hau ez dugunez jorratu sarrera hau egitea erabaki dut. 
Gure proiektuan 3 kontzeptu landu ditugu:
1) Birziklatu. Hondakin-materialak berriz produktu, material edo substantzia bihurtzen dituen prozesua birziklatzea da. Hau lortzea denon eskuetan dago, izan ere birziklatu ahal izateko  hondakinak motaren arabera banandu eta dagokion ontzieara bota behar ditugu. 

Badakizue ondo birziklatzen? Goazen froga egitera, ikusi ondorengo bideoa, gero sartu estekan eta jolastu! 




Bestalde hurengo orrialdean imprimatzeko hainbat jolas dituzue: https://www.ecoembes.com/es/ciudadanos/educa-en-eco/accesible/juegos

2) Murriztu.  Ahal den neurrian ahalik eta hondakin gutxiago sortzea da. Ondorengo bideoa ikusi ondoren konturatuko zarete plastikoa leku askotan dagoela, eta erosketak arduratsuak eginez gero hondakin asko murriztu dezakegula, batez ere plastikoen kasuan. 


3) Berrerabili. Produktu bat beste zeregin baterako erabiltzea. Hau primeran ikasi dugu proiektu honetan, hori dela eta hainbat jolas prestatzen ari zarete etxean soberan dituzuen materialekin.



Hona hemen Eñauten gaztelua.




Ekaitzek ere bere lana gurekin konpartitu nahi du, hona hemen bere futbolina, lan itzela egin duzu, orain jolastera! 



Unai Fombedillak aldiz daen jolasa egin du.



Bukatzeko hasi denok abesten eta dantzatzen birziklatu abestiarekin! 🎤🎤🎤🎤



Ipuina

Koloretako munstroa ezagutzen duzue?
Ba oraingoan koronabirusa zer den azaltzera etorri da.

2020/03/24

GORPUTZ HEZIKETA

Kaixo neska-mutilok! Apur bat aspertuta ibiliko zarete kalera jolastera irten gabe ezta? Ez kezkatu, uste baino ariñago elkartuko gara guztiok kaleetan, plazatan, eskolan...
Ariketa fisiko apur bat egin dezazuen proposamen bat helarazi nahi dizuet: "mugimenduzko OKA"
Jolasteko honako material hau behar duzue: oka jolasa, pilota txiki bat eta paperontzi bat.
Daduan ateratzen zaigun zenbakia aurreratzeko, zenbait ekintza ezberdin egin beharko ditugu:

  • BAT: pilota gora bota eta airez hartu txalo bat eman ondoren, 4 bider.
  • BI: pilota bi bider jaurti esku batetik bestera buru gainetik eta airez hartu jakina.
  • HIRU: 3 metrora kokatutako paperontzian 2 bider jo pilotaz.
  • LAU: 3 metrora kokatutako paperontzian saskiratze bat egin (4 saiakera).
  • BOST: pilotari bote eragin 6 bider eskuin eskuaz kontrola galdu gabe.
  • SEI: pilotari bote eragin 6 bider ezker eskuaz kontrola galdu gabe.
Gainerako arau guztiak okarenak berarenak dira. Ikasi egiten eta eskolak hasten direnean, gimnasioan egingo dugu. Musu handi bat guztiontzat, fernan.

Yoga

Hainbeste egun etxean egon ostean urduri zaude? 
Zure erantzuna baiezkoa bada ondorengo bideo hauek oso ondo etorriko zaizkizu. Bertan yoga postura batzuk erakusten dituzte. 
Jarri bideoa posturak ikasi, errepikatu eta ikusiko duzu ze lasai geratzen zaren. Gainera heziketa fisiko apur bat egingo duzu eta zure gorputza eta bururi mesede bat egingo diozu.


Smile and learn youtubeko kanalean https://www.youtube.com/channel/UCCZpm6436NiU__lcBAlEZmQ yogako beste bideo batzuk topatuko dituzu. 

Frogatu eta kontatu zelan joan den.

2020/03/23

Udaberria iritsi da!


Udaberria iritsi egin dela badakizu? Aurten udaberria martxoaren 20an hasi egin da.. 
Hurrengo irudia eta bideoa ikusi ondoren anima zaitez udaberriko informazio gehiago bilatzen eta iruzkinetan idazten. Horretarako behean galdera batzuk dituzu, hauek zure hausnarketa egiteko lagungarriak izango dira. 



1). Zer desberdintasun dago neguko zuhaitzen aldean? Eta udazkenekoen aldean? Nolakoak dira hostoak?
2). Ba al dago lorerik neguan?
3). Zer arropa erabiltzen dugu udaberrian? Zergatik? Nolako eguraldia egoten da?
4). Noiz bukatzen da aurten udaberria?
5). Zer gustatzen zaizu gehien udaberriaz? Zergatik?
6). Zein da gehien gustatzen zaizun urtaroa? Zergatik?

Baliabideak / Recursos

Interneten baliabide digital asko topa daitezke, egun hauetan are gehiago, hori dela eta batzuen zerrenda bat egin dut. Espero dut zuen interesekoa izatea.
Son muchos los recursos ya existentes y los que se están sumando durante estos días, aquí tenéis una lista de algunos de ellos, espero que sean de vuestra ayuda.
- AmaraunaHainbat material mailaka eta ikasgaika sailkatua  / Diferentes recursos clasificados por etapa educativa y materia.  https://www.amarauna.euskadi.eus/es
- Kahoot https://create.kahoot.it/login (ordenagailuan edo aplikazio baten bitartez mugikorraz edota tabletan). Edozein motatako ariketak, sartzeko ez duzue zertan erregistratu behar google-eko kontu baldin baduzue. Behin barruan egonda bilatzailean nahi duzuna bilatu, adibidez orduak. / (en el ordenador o con aplicación a través del móvil o la tableta). Todo tipo de actividades, para entrar no necesitáis registraros, si tenéis una cuenta de google simplemente tenéis que meterla y buscar en el buscador lo que queráis encontrar por ejemplo horas.
- Educaplay  https://es.educaplay.com/ Kahoot-en antzera. /funcionamiento muy parecido al de kahoot.
- Jolasak/juegosOnline doako euskarazko jokoak/ juegos en euskera online gratuitos http://www.jolasak.eu/
- El tarro de los idiomas  https://eltarrodelosidiomas.com/ Plataforma eta material desberdinen sarrera, gainera etengabe berristen dago. /acceso a diferentes plataformas y materiales que está en constante actualización.
- Zuzeu  https://zuzeu.eus/tekno/haurrentzako-euskarazko-aplikazioen-bilduma/ Haurrentzako aplikazioak euskaraz / Aplicaciones en euskera para niños/as.
- Euskarazko hiztegia ikasteko jolasak/ Juegos de vocabulario en euskera  https://onoff.es/proyectos Mugikorrerako edota tabletarako aplikazioa ere badago /también disponible en aplicación para móvil o tableta
- Mr Wonderful Coronabirusaren ipuina + koloreztatzekoa /cuento coronavirus + cuento para colorear https://www.mrwonderfulshop.es/media/other/cuento/cuento_corona_virus_opt.pdf https://www.mrwonderfulshop.es/media/other/cuento/Cuento_coronavirus_colorear_ES.pdf
- Matematika kontzeptuak birpasatzeko / para repasar los conceptos matemáticos
 https://sites.google.com/a/zabalaeskola.es/lehenengo-he-kuntza-2-maila/matematika
 https://sites.google.com/site/recursosdigitalesprimaria/primer-ciclo-primaria/matematika
- Gazte kontzeptuak lantzeko / para trabajar conceptos de lengua castellana
 https://www.mundoprimaria.com/juegos-educativos/juegos-lenguaje
 https://juegosinfantiles.bosquedefantasias.com/lengua-literatura
- Gazte irakurketa fitxak / fichas de lectura en lengua castellana
 https://aprenderespanol.org/lecturas/ejercicios-de-lectura-recursos.html
- Denboraldi baterako dohainik diren hainbat aplikazio/ Aplicaciones gratuitas por una temporada
Academosn Primaria http://bit.ly/Academons_Gratis
30 egun dohainik (matematikako, gaztelerako, ingeleseko, zientzietako… jolasak) / 30 días (juegos de matemáticas, Lengua, Ingles, Ciencias…)
Ta-tum http://bit.ly/Edelvives_Tatum
Uztailera arte dohainik (irakurketa sustatzeko plataforma) / hasta el mes de julio (plataforma para el fomento de la lectura)
Smartick http://bit.ly/Smartick_15
15 egun debalde (matematika birpasatzeko) / 15 días (repaso de matemáticas)
AMCO https://amconews.es/eduzland/
matematika eta gaztelerako jolasak / juegos de matemáticas y lengua
Smile and Learn http://bit.ly/smile_learn
Hilabete bat debalde (jolas interaktiboak) / Un mes (juegos interactivos)
Celebriti Edu http://bit.ly/Cerebriti_Edu
kurtso bukaera arte (Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako 50.000 jolas) / hasta final de curso (50.00 juegos de Primaria y Secundaria)
Denbora pasatzeko baliabideak / Recursos para entretenerse:
- Museo birtualak/ Museos virtuales  https://www.imageneseducativas.com/10-museos-para-visitar-estando-en-casa-tour-virtual-y-colecciones-online/
- Antzerkia online / Teatro online  http://teatroteca.teatro.es/opac/#indice
- Liburutegi digitala / Biblioteca digital  https://www.wdl.org/es/ y https://www.irekia.euskadi.eus/mobile/es/news/60968-departamento-cultura-
politica-linguistica-facilita-conjunto-ciudadania-acceso-eliburutegia-mayor-bibloteca-digital-del-estado
- Disney pelikulak/ Películas de Disney  https://drive.google.com/drive/mobile/folders/1ZzGTVAlYoJcEQbKtU1IGcX7Q26JykU8S
- Etxerako materialekin familia elkarrekin ariketa fisikoak egiteko ideiak / ejercicios físicos para realizar con toda la familia https://www.facebook.com/homefit83/videos/2639269676308046/
- Hainbat eskulanetarako ideiak / ideas para manualidades.
https://www.domestika.org/quedateencasa?utm_source=facebook&utm_medium=referral&utm_campaign=courses&utm_content=quedateencasaFB#

2020/03/21

Kartela egiteko prest?


Egun hauetan denon indarrak batzea oso garrantzitsua da. Guztiok gure partea jarriz gero ahalik eta arinen normaltasunera bueltatuko gara. Etxean geratzea ezinbestekoa da, eta bai edo bai lanera joan behar direnei animoak egunero ematen diegu gure leiho edota balkoietatik txalokatzen.

Horrez gain, ziur nago zuen etxeetatik oztadar marrazkiak ikusten dituzuela, baina badakizue zein da honen esanahia? Marrazki hau gizarteari lasaitasun eta esperantza mezu bat zabaltzeko egiten da.
Zuena jadanik egin duzue? Horrela ez bada gonbidatzen dizuet zuen kartela egitera eta etxeko leihoa edota balkoian jartzera.

Hona hemen nirea.


2020/03/17

Lorez lore! proiektua

Azken egun hauetan, udaberriaren atarian, gure eskolako eta inguruko loreak eta landareak aztertu ditugu. Album polit baino politagoa osatu dugu, eta asko ikasi dugu!

Argazkiak ikusi nahi?
https://drive.google.com/drive/folders/1NqC8e80X7x0F872tKvjRseY6v1dgdnHf?usp=sharing

1. Maila: Pasadizo barregarriak!

Oraingo proiektuan ahozko adierazpena lantzeko guk izandako pasadizo barregarri bat kontatu behar izan dugu. Hona hemen bakoitzak kontatutakoa. Ondo pasa!













2020/03/13

Piramide magikoa

Birziklapen proiektua lantzen asko ikasten ari gara. Gauzak birziklatzeaz gain berrerabili behar direla ikasi dugu. Beraz, klaseko paperak hartu ditugu eta piramide magikoak egin ditugu. Paper batekin jolas bat egin dugu eta gero elkarrekin jolasten ibili gara.

ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN

Inauteriak 2020

Aurtengo inauterietan gure eskola zirko bat bihurtu egin da eta gu eskolako neska-mutil indartsuenak izan gara.
Inauteriak heldu baino lehen lanean hasi gara, gure aretoa apaintzen, inauterien kartela prestatzen eta nola ez gure mozorroak egiten.

ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN

Ipuin kontalaria

1. zikloko ikasleak ipuin kontalari bikain baten bisita izan dugu. Ordu oso atsegin bat pasatu egin dugu bere ipuinak entzuten.
Eskerrik asko etortzeagatik.

ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN

Ortzadar tailerrak

Birziklapen proiektuari hasiera emateko ederto etorri zaizkigu ortzadar taldeak eman dizkigun tailerrak. Hauek egin ondoren hurrengo ondorioak atera ditugu: kaletik zabor asko dagoela eta zabor gehiena plastikoa dela, ia eskolatik mugitu gabe denetarik topatu dugu. Beraz, hurrengo konpromezua hartu dugu, gure planeta zainduko dugu, horretarako zaborra dagokion ontzira botako dugu.

ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN

Irabiakiak

Esnea eta esnekiak proiektua lantzen gaudenez irabiaki bat nola egiten den ikasi dugu, eta nola egiten den ikasteko, egitea baino zerbait hobea bururatzen zaizue? Udazkenan gaudela kontuan izanda kiwi eta platanozko irabiakia egitea pentsatu dugu, gainera osasuntsuago izateko azukre gabe egin dugu eta oso goxoa geratu egin da!

ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN

Irakurketa partekatua

Eskolatik irakurketari garrantzi handia ematen diogunez saio berezi batzuk prestatu ditugu. Saio hauetan talde desberdinetako haurrak elkartu egin dira irakurketa partekatua egiteko. Denontzat oso baliagarria izan da 2. mailako haurrak 6.mailakoekin irakurtzen elkartzea, izan ere, denbora arineketan pasatu egin zaigu.

ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN

Gabonak 2019

Aurten urtero bezala Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorri dira eta hau zortea gurea, opariz gainezka etorri dira eta!
Horrez gain, oso egun berezia izan da. Haiekin egon ostean txokolatea jan egin dugu eta Santo Tomas azoka ospatu dugu. Bertan jostailuak eta liburuak elkar trukatu ditugu. Azoka bukatzerakoan txerri zozketa izan da eta oparia gure zikloan geratu egin da, 2. mailan hain zuzen ere, zorionak Unai!
Azkenik auzotik irten gara Olentzero eta Mari Domingiri abestera eta eskolara bueltatu garenean dantza egin dugu patioan denok batera.

ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN

Irakurketa saioak liburutegian

Irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz 2.mailan astero liburutegira saio bat goaz . Bertan bakoitzak nahi duen liburua irakurtzen du eta oso gustura egoten dira talde txikitan, bikoteka zein banaka irakurtzen.

ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

Azaroak 25

Kareaga- goikoa eskolan edozein motatako indarkeriaren kontra gaudenez ekintza bereziak prestatu ditugu Azaroaren 25erako (Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna).
Lehenengo zikloan hitz goxoak eta hitz gaziak komentatu ostean talde bakoitzak bere lana eskolako txoko morera eraman du.

ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

Halloween

Urriari agur esateko halooween eguna ospatu dugu, horretarako eskulan berezi batzuk egin ditugu gure plastika saioan, armiarma sareak eta kalabazak.
Ze ondo pasatu dugu!

 
ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN