2020/03/25

Birziklatu, murriztu, berrerabili.

2.mailan birziklatzea proiektua bukatzear gaude. Etxean gaudenetik gai hau ez dugunez jorratu sarrera hau egitea erabaki dut. 
Gure proiektuan 3 kontzeptu landu ditugu:
1) Birziklatu. Hondakin-materialak berriz produktu, material edo substantzia bihurtzen dituen prozesua birziklatzea da. Hau lortzea denon eskuetan dago, izan ere birziklatu ahal izateko  hondakinak motaren arabera banandu eta dagokion ontzieara bota behar ditugu. 

Badakizue ondo birziklatzen? Goazen froga egitera, ikusi ondorengo bideoa, gero sartu estekan eta jolastu! 




Bestalde hurengo orrialdean imprimatzeko hainbat jolas dituzue: https://www.ecoembes.com/es/ciudadanos/educa-en-eco/accesible/juegos

2) Murriztu.  Ahal den neurrian ahalik eta hondakin gutxiago sortzea da. Ondorengo bideoa ikusi ondoren konturatuko zarete plastikoa leku askotan dagoela, eta erosketak arduratsuak eginez gero hondakin asko murriztu dezakegula, batez ere plastikoen kasuan. 


3) Berrerabili. Produktu bat beste zeregin baterako erabiltzea. Hau primeran ikasi dugu proiektu honetan, hori dela eta hainbat jolas prestatzen ari zarete etxean soberan dituzuen materialekin.



Hona hemen Eñauten gaztelua.




Ekaitzek ere bere lana gurekin konpartitu nahi du, hona hemen bere futbolina, lan itzela egin duzu, orain jolastera! 



Unai Fombedillak aldiz daen jolasa egin du.



Bukatzeko hasi denok abesten eta dantzatzen birziklatu abestiarekin! 🎤🎤🎤🎤



2 iruzkin:

  1. Kaixo ni Eñaut naiz. Nire birziklapen proiektua ia amaitu dut.
    Material hauek erabili ditut: kartoia, komuneko tutuak eta sukaldekoak eta zotzak.

    ErantzunEzabatu
  2. Eskerrik asko Eñaut, zure lanaren argazkiak igo ditut denok egindako lan bikaina ikusteko.

    ErantzunEzabatu