Baratzean lanean
2018/10/24
2018/06/10
BASONDO
Goizean primeran pasatu dugun Basondon!!!!
Basondo ez da zoologiko bat, mehatxatutako basafaunaren babeslekua baizik.
Bere 60.000 metro karratuko belardi zein basoetan, gure inguruko basanimali nagusiak aurki ditzakegu: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajineta, azkonarra, basakatua... baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile mota ezberdinak ere.
Halaber, gure lurraldean desagertuta dauden eta hurbiletik ikusi ditzakezun beste espezie batzuk aurkituko dituzu ere, besteak beste, katamotza, otsoa edota bisonteak.
Halaber, gure lurraldean desagertuta dauden eta hurbiletik ikusi ditzakezun beste espezie batzuk aurkituko dituzu ere, besteak beste, katamotza, otsoa edota bisonteak.
Eguerdian Gernikaraino hurbildu gara bazkaltzeko, eta Europa parkean aske egon gara jolasten.
LORE EGUNA
Senideei eta lagunei maite dituzula esaten diezu?
Ba horixe da gaur egin duguna!!!
Lehenengo, egin postal bat, eta postal horretan lore sorta eder bat margo ezazu. Gero idatzi postalean zergatik oparitu nahi diozun (oso jatorra delako, berarekin barre asko egiten duzulako, zurekin jolastorduan beti jolasten duelako, asko maite duzulako...) Eta esan ondoren, emaiozu besarkada handi bat!!!!
Eta Lore eguna ondo pasatzeko gogoratu zurekin egunero egoten direnei hitz gozoak edo loreak esatea. Ikusiko duzu nola poztuko diren, eta seguru seguru zeuri ere zerbait ederra bueltatuko dizutela.
Etiketak:
argazkiak,
idatzizko testua,
LORE EGUNA,
LOREAK,
TUTORETZA
2018/05/27
PLANETA ZAINDU!!! BIRZIKLATU!!!!!
Jantzi aztertzaileen betaurrekoak eta begiratu zure inguruan nola erabiltzen diren edukinontzaiak. Gogoratu:
PLANETA ZAINDU!!!!! BIRZIKLATU!!!!!
Argazkiak ikusteko hementxe klikatu
Etiketak:
argazkiak,
birziklapena,
Proiektuak
2018/05/25
2018/05/23
HAZIEN TAILERRA
Bazenekien munduko Hazien Ganbera Norvegiako Svalbard uharteetan dagoela? Ia ia Ipar poloan dago, eta mundu osoko laborantza-haziak jaso eta gordetzen dituzte bertan. Hango hotza eta bakartasuna aproposak dira haziak kontserbatzeko, eta funtsezkoa da hori, gainerako biltegien segurtasun-kopia gisa funtzionatzen baitu. 830.000 laginetik gora bildu dituzte gaurgero , eta 4,5 milioi barietaterentzat dute tokia.
Geuk ere HAZIEN ZAINDARIAK izan nahi dugu!!
ARGAZKIAK IKUSTEKO
2018/05/08
IRAKURKETA PARTEKATUA
3. mailako ikasleekin irakurtzea oso atsegina izaten da. Denok ikasten dugu besteengandik, eta,
gainera, lagun onak egiten ditugu.
BIDEOA
2018/05/06
INTSEKTUAK
Intsektuei buruz datu oso interesgarriak ikasi ditugu. Zuek ere ikasi nahi baduzue, adi hurrengo bideoari.
2018/05/02
Gure pasadizo barregarriak
1. mailako ikasleok gelan kontatutako pasadizo barregarriak grabatu ditugu. Entzun eta ondo pasatu nahi baduzue, hemen dituzue.
2018/03/13
Actividades para mejorar la comprensión y la velocidad lectoras, y la habilidad visual
En la siguiente página web encontraréis un montón de actividades para trabajar y mejorar la comprensión y la velocidad lectora, asà como la habilidad visual. Estas capacidades son la base para una buena marcha escolar.
AnÃmate y trabaja un poco a menudo, tu cerebro te lo agradecerá.
http://cillueca.educa.aragon.es/web%20lectura/web%20primaria/primaria.htm
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






