2018/06/10

BASONDO

Goizean primeran pasatu dugun Basondon!!!! 
Basondo ez da zoologiko bat, mehatxatutako basa­faunaren babeslekua baizik.
Bere 60.000 metro karratuko belardi zein basoetan, gure inguruko basanimali nagusiak aurki ditzakegu: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajineta, azkonarra, basakatua... baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile mota ezberdinak ere.
Halaber, gure lurraldean desagertuta dauden eta hurbiletik ikusi ditzakezun beste espezie batzuk aurkituko dituzu ere, besteak beste, katamotza, otsoa edota bisonteak.
Eguerdian Gernikaraino hurbildu gara bazkaltzeko, eta Europa parkean aske egon gara jolasten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina