2018/06/10

LORE EGUNA



Senideei eta lagunei maite dituzula esaten diezu?

Ba horixe da gaur egin duguna!!! 
Lehenengo, egin postal bat, eta postal horretan lore sorta eder bat margo ezazu. Gero idatzi postalean zergatik oparitu nahi diozun (oso jatorra delako, berarekin barre asko egiten duzulako, zurekin jolastorduan beti jolasten duelako, asko maite duzulako...) Eta esan ondoren, emaiozu besarkada handi bat!!!!

Eta Lore eguna ondo pasatzeko gogoratu zurekin egunero egoten direnei hitz gozoak edo loreak esatea. Ikusiko duzu nola poztuko diren, eta seguru seguru zeuri ere zerbait ederra bueltatuko dizutela.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina