2013/04/24

Lekeitioko egonaldia


LEKEITIOKO ATERPETXERA IRTEERA

ASTEAZKENA, MARTXOAK 6
Lekeitiora joan gara bi egun pasatzera. Gaur, itsas argira joan gara eta itsasontzi batean ibili gara, baina ez zen benetazkoa. Bideo batekin mugitzen egon da. Gero ikusi dugu amona, baina argizarizkoa zen eta azkenik aterpetxean bazkaldu dugu.
Pixka bat jolastu dugu eta diskotekara joan gara eta musikaren kutxara jolastu  dugu eta gero lo egitera joan gara.

OSTEGUNA, MARTXOAK 7
Lehenengo esnatu gara eta dena jaso dugu, maleta egin dugu, arropa jantzi eta gosaltzera joan gara. Ondoren, arrantza egitera joan gara baina ez dugu ezer harrapatu, oso eguraldi txarra egiten zuelako, eta gero altxorraren jolasera jolastu dugu eta asko ikasi dugu. Azkenik, bazkaldu dugu eta autobusera joan gara.

GURE IRITZIAK…
Lekeitio oso herri polita da.
Oso ondo pasatu dugu.
Itsas argira joan gara.
Arrantza egiten ikasi dugu.
Mahaiak taldeka ipini ditugu.
Arrain asko ikusi ditugu.
Diskotekan dantza egin dugu.
Itsasontziak ikusi ditugu.
Jolas asko egin ditugu.
Janaria oso ona zegoen.


2013/03/09

KORRIKA 18





Badator korrika!! Basauriko korrika txiki martxoaren 15ean izango da. Gorputzak eta ahotsak berotzeko hona hemen aurtengo abestia. 




2013/03/05

EUSKAL INAUTERIAK



Dakizuenez aurten Euskal Inauteriak ospatu ditugu. Hemen dituzue taldeko argazkiak.


1. MAILA


2. MAILA



 


2012/09/25


KALEROLINPIADAK 2012

Aurtengo kalerolinpiadetan  zein modalitate landuko diren eta zein taldetako partaide zaren jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

2012/06/19

Azken txangoa

INTSEKTUEN MUNDUA

Hiruhilabete honetan 2. mailakoek intsektuei buruz asko ikasi dugu. Horrekin lotuta hainbat lan egin ditugu eta hona hemen haietariko batzuk, zuek ere ikasteko. Espero dugu zuen gustokoak izatea. Hurrengorarte!!
INTSEKTUEN ALBUMA : AHOZKO INFORMAZIOA
INTSEKTUEN ALBUMA: IDATZIZKO INFORMAZIOA