2020/04/02

Ezetz asmatu!

Kaixo lagunak!
Gaurko asmakizun batzuk ekartzen dizkizuet. Irakurri, pentsatu eta dakizunean utzi zure erantzuna.

1). Gona luzea du, mihia motza, urrutik entzuten da haren kantu hotsa. Zer da?

2). Kobazulo hori beti dago hezea, hesi zuriz inguratua han bizi da herensugea. Zer da?

3). Izanagatik txikia gela handira sartzean betetzen du guztia. Zer da?

4). Tramankuku honek alaitzen ditu tristeak, etengabe emanaz musika eta albisteak. Zer da?

Anima zaitez parte hartzera.

9 iruzkin:

  1. Bigarrena da ahoa.
    Irugarrena, izpi bat izan ahal da.
    Laugarrena telebista edo irratia izan ahal da.

    ErantzunEzabatu
  2. Lehena: kanpaia
    Bigarrena: ahoa
    Hirugarrena: linterna
    Laugarrena: irratia

    ErantzunEzabatu
  3. Ze azkarrak zarete, primeran!
    Lehenengoa kanpaia da, oso ondo.
    Bigarrena ahoa.
    Hirugarrena kandela.
    Laugarrena irratia.
    Eskerrik asko zuen erantzunengatik.
    Ainara.

    ErantzunEzabatu
  4. Gela batean 6 pertsona daude eta 2 hil dira.
    Zenbat lagun geratzen dira?
    Soluzioa: 6

    ErantzunEzabatu
  5. Gela batean 6 pertsona daude eta 2 hil dira.
    Zenbat lagun geratzen dira?

    ErantzunEzabatu