Etxean denetarik egin dezakegula ikasten ari gara egun hauetan. Oraingoan altxorraren bila jolasa etxean egitea proposatzen dizuegu. Oso erraza da, inprimatu pistak, etxetik ezkutatu eta JOLASTERA!
Bazenekiten material birziklatuarekin jolas pilo eraiki daitezkeela?
2. mailan materiala berrerabiltzen ikasi dugu, hori dela eta etxetik topatu ditugun gauzekin jolasak egitea erabaki dugu.
Hona hemen egindako jolasen argazkiak eta azalpenak. Jolasa nola egiten den jakin nahi baduzue klikatu argazkiaren gainean dagoen izenean eta jolasa nola eraiki entzun.
2.mailan birziklatzea proiektua bukatzear gaude. Etxean gaudenetik gai hau ez dugunez jorratu sarrera hau egitea erabaki dut.
Gure proiektuan 3 kontzeptu landu ditugu:
1) Birziklatu. Hondakin-materialak berriz produktu, material edo substantzia bihurtzen dituen prozesua birziklatzea da. Hau lortzea denon eskuetan dago, izan ere birziklatu ahal izateko hondakinak motaren arabera banandu eta dagokion ontzieara bota behar ditugu.
Badakizue ondo birziklatzen? Goazen froga egitera, ikusi ondorengo bideoa, gero sartu estekan eta jolastu!
2) Murriztu. Ahal den neurrian ahalik eta hondakin gutxiago sortzea da. Ondorengo bideoa ikusi ondoren konturatuko zarete plastikoa leku askotan dagoela, eta erosketak arduratsuak eginez gero hondakin asko murriztu dezakegula, batez ere plastikoen kasuan.
3) Berrerabili. Produktu bat beste zeregin baterako erabiltzea. Hau primeran ikasi dugu proiektu honetan, hori dela eta hainbat jolas prestatzen ari zarete etxean soberan dituzuen materialekin.
Hona hemen Eñauten gaztelua.
Ekaitzek ere bere lana gurekin konpartitu nahi du, hona hemen bere futbolina, lan itzela egin duzu, orain jolastera!
Unai Fombedillak aldiz daen jolasa egin du.
Bukatzeko hasi denok abesten eta dantzatzen birziklatu abestiarekin! 🎤🎤🎤🎤