2020/03/31

Animaliak etxean

Egun hauetan gure kaleak hutsik daudenez animaliak herriak bizitatzera animatzen ari dira, hau hainbat lekutan gertatu da. Hurrengo bideoan hainbat adibide dituzu.


Orain  ezin gara etxetik irten haiek ikustera baina 3D-ari esker hainbat animali zure etxe barruan ikusteko aukera izango duzu. Hau lortzeko jarraitu ondorengo pausuak. 

1) Hartu telefono mugikorra eta idatzi google-en ikusi nahi duzun animaliaren izena (erdaraz idatzi behar da). Adibidez Tiburón. 




 2) Joan behera eta topatu ver en 3D jartzen duen tokiak eta sakatu. 



3) Botoi hori sakatzerakoan zure kamara aktibatzeko abisua aterako da, baimena eman eta animalia zure etxean ikusiko duzu. 

 4) Animalia handiago edo txikiago egin daiteke, baita lekuz aldatu ere, beraz  jarri nahi duzun moduan eta berarekin argazki barregarriak egin. Hona hemen nirea.



Metodo honekin animali hauek ikusi ahal ditugu: tigrea, leopardoa, marrazoa, kirikiñoa, ahatea, pinguinoa, otsoa, ahuntza, rottweiler, sugea, arranoa, hartza, zaldia, pottoka, dordorka, katua, olagarroa eta panda hartza.


2020/03/30

Erlaxazioa

Hainbeste egun jarraian etxean egonda normala da batzuetan urduri jartzea. Hau gertatzen zaizunean erlaxatu behar zara. Hori lortzeko ikusi ondorengo bideoa eta honekin batera ikasi masaje bat ematen, horretarako etxeko norbaitekin praktikatu eta zure gorputza eta burua bakez beteko dira.


Udazkeneko mahaia!

Udazkena aspaldi joan zaigun arren hemen duzue 2.mailan egin zuten udazkeneko mahaiaren aurkezpena. Hau egiteko proiektu oso bat behar izan genuen, baina azkenengo emaitza primerakoa izan zen, familia asko etorri ziren gure aurkezpena ikustera eta apur bat urduri egon arren oso ondo pasatu genuen.




2020/03/29

HIRU TXERRIKUMEEN IPUINA

Lehenengo mailakoek klaseak eten egin baino lehen Hiru txerrikumeen ipuina landu zenuten. Nire proposamenak hauek dira:

  1. Entzun berriro pasaden ikasturtean zuek grabatu zenuten ipuina, eta gero niri kontatu zuen hitzekin. Eskatu aitatxori edo amatxori grabatzea eta gero niri bidali.
  2. Hiru txerrikumeek egindako etxeen marrazkia egin eta baita niri bidali ere.



ANIMO!! 

ORRITXOAREN DANTZA

GORPUTZ HEZIKETA
Oraingo honetan, dantza dibertigarri bat erakutsi nahi dizuet: ORRITXOAREN DANTZA. Orri bat (handia eta gogorra bada hobe), lagun bat (neba-arreba, aita, ama, ... eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez duzu behar.

2020/03/27

PUXIKEKIN JOLASTU

GORPUTZ HEZIKETA


Egun on. Gaur zenbait ariketa egingo ditugu puxika bat erabilita:
  1. erronka: puxika puztu eta korapiloa egin.
  2.  erronka: puxika lurra ukitu gabe, ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  3.  erronka; puxika eskuez bakarrik joz, ea zenbat bider ukitzen duzun
  4.  erronka: berdin baina oina erabiliz kolpeak emateko.
  5.  erronka: puxika hanka artean duzula ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.
  6.  erronka: puxika eskuez joz ea gai zaren etxea zeharkatzeko.
  7.  erronka: bi puxika erabiliz, ea gai zaren 20 segundutan airean mantentzeko.     

ANIMO!!! EA ERRONKA GUZTIAK GAINDITZEN DITUZUN...    

Errezetak

Asteburuarekin batera errezeta baten proposamena heltzen da. Plan hobea bururatzen zaizu asteburu honetarako?  
Goazen gure bloga errezetaz betetzera! Anima zaitez errezeta bat egitera, emailez zure errezetaren argazkia bidali eta hurrengo astean blogean guztion errezetak jarriko ditugu!
Bakoitzak nahi duen errezeta egin dezake, dena den adibide moduan  bizkotxo baten errezeta usten dizuegu. 

Bizkotxo errezeta. 

Osagaiak:

- Azukrea 225g
- Ogi irina 225g
- Legamia 15g
- Arrautzak 4
- Yogur naturala 1
- Oliba olioa

Prestaketa:

Ontzi batean irina eta legamia nahastuko ditugu lehenik.
Ondoren, zuringoak eta gorringoak banatu ditugu eta gorringoak, azukrea, jogurta eta oliba olioarekin nahastu. Nahasketa hori irinarekin eta legamiarekin nahastuko dugu. Azkenik arrautza-zuringoak gehituko dizkiogu.
Moldea gurin pixkat batekin igurtzi, irin pixka bat bota eta bizkotxo masa bertan jarriko dugu. Labera sartu 30minutuz 155 gradutan.
Labetik atera, osten utzi osten eta jatera!
On egin!   

Unai.Fombedillak goian jarritako errezeta jarraituz bizkotxo goxoa egin du.



Bizkotxoa egiteko errezeta asko daude, Haizeak eta Eñautek beraiena jarraitu dute eta hau da lortutako emaitza.


 



 Hona hemen zuek bidalitako errezetak:
- Oscarrek york urdaiazpiko eta gaztazko tortillaren errezeta luzatu digu. 
Osagaiak: 
- 2 arrautza
- 2 lontza york urdaiazpiko
- 2 lontza idiazabal gazta                                                        

- Oliba olioa
- Apaintzeko 2 cherry tomate
Prestaketa:
Lehenengo, plater batean arrautzak apurtu eta irabitu itzazu. Ondoren, urdaiazpikoa eta gazta gehitu eta dena ondo irabiatu. Ostean sartagin bat berotu olioarekin. Bero dagoenean lehen egindak mezkla ipini ezazu. Azkenik tortila bi aurpegietatik sukaldatu (gutxi gora behera minutu bat alde bakoitzetik, hobeto eginda gustuko baduzu utzi denbora gehiago sartaginean). Eta, on egin!!! 



- Naroa bere neba Mikelekin sukaldatzen ibili da eta bien artean magdalena goxo goxoak egin dituzte. 

- Unai Fernandezek oso langile ibili da asteburu honetan eta bi errezeta prestatu ditu: gailetak eta bizkotxoa. Baina bere bizkotxoa nahiko bitxia da ikusi duzue duen kolorea? Janarietarako koloratzailea boa diolako da. 






- Ekaitzek aldiz txokolate eta natazko krepe goxoak prestatu ditu. 


- Ekainek ere magdalenak egin ditu, baina kasu honetan nozillazkoak! 


Zelako itxura ona bidalitako errezeta guztiak!!!



2020/03/26

Esperimentuak

Kaixo ikasle maiteak!

Esperimentatzeko gogorik duzue? Horrela bada leku aproposean zaudete. Hurrengo linkan sakatuz gero 1. mailarako, 2. mailarako eta 3. mailarako esperimentuak topatuko dituzue. Anima zaitezte egitera eta ondoren zuen esperientzia idatzi. 

Esperimentuen liburua: http://tiny.cc/wxuslz

Esperimentu batzuen bideoak: http://tiny.cc/pvuslz 

Liburu hau magisteritza ikasten ari diren ikasle batzuek egin dute, egun hauetan etxean zaudeten haurrentzat, beraz eskerrak eman nahi diet egindako lanagatik eta gurekin konpartitzeagatik.  

Ondo pasa esperimentatzen.

2020/03/25

Birziklatu, murriztu, berrerabili.

2.mailan birziklatzea proiektua bukatzear gaude. Etxean gaudenetik gai hau ez dugunez jorratu sarrera hau egitea erabaki dut. 
Gure proiektuan 3 kontzeptu landu ditugu:
1) Birziklatu. Hondakin-materialak berriz produktu, material edo substantzia bihurtzen dituen prozesua birziklatzea da. Hau lortzea denon eskuetan dago, izan ere birziklatu ahal izateko  hondakinak motaren arabera banandu eta dagokion ontzieara bota behar ditugu. 

Badakizue ondo birziklatzen? Goazen froga egitera, ikusi ondorengo bideoa, gero sartu estekan eta jolastu! 




Bestalde hurengo orrialdean imprimatzeko hainbat jolas dituzue: https://www.ecoembes.com/es/ciudadanos/educa-en-eco/accesible/juegos

2) Murriztu.  Ahal den neurrian ahalik eta hondakin gutxiago sortzea da. Ondorengo bideoa ikusi ondoren konturatuko zarete plastikoa leku askotan dagoela, eta erosketak arduratsuak eginez gero hondakin asko murriztu dezakegula, batez ere plastikoen kasuan. 


3) Berrerabili. Produktu bat beste zeregin baterako erabiltzea. Hau primeran ikasi dugu proiektu honetan, hori dela eta hainbat jolas prestatzen ari zarete etxean soberan dituzuen materialekin.



Hona hemen Eñauten gaztelua.




Ekaitzek ere bere lana gurekin konpartitu nahi du, hona hemen bere futbolina, lan itzela egin duzu, orain jolastera! 



Unai Fombedillak aldiz daen jolasa egin du.



Bukatzeko hasi denok abesten eta dantzatzen birziklatu abestiarekin! 🎤🎤🎤🎤



Ipuina

Koloretako munstroa ezagutzen duzue?
Ba oraingoan koronabirusa zer den azaltzera etorri da.