2019/04/08

Ortuan landatzen


Haziak aukeratu ondoren lurreratu ditugu ontzitxoetan gelan hazitegia jarriz. Ureztatu, eguzkitan jarri gure haziak garatzeko. Bitartean lurra eragin eta konposta gehitu diogu aberasteko. Haziak  hazi direnean ortura eraman ditugu landatzeko, landatu ondoren ureztatu ditugu eta orain itxaron ea gure tomateak, azenarioak, urazak,... garatzen diren.








                                                          ARGAZKIAK

2019/04/07

BERRERABILITAKO HONDAKINEN ERAKUSKETA

Eskolan ikasi dugu gero eta zarama gehiago sortzen dugula, eta hori dela gaur egun planetan dugun arazo itzela. Hori dela eta pentsatu dugu etxean sortutako hondakinekin jostailuak, mozorroak eta jolasak sortzea.
Gero gauza guzti hoiekin 2. mailako ikasle guztiok erakusketa bat antolatu dugu, eta beste mailetako ikasleak  gonbidatu ditugu. Oso interesgarria izan da!

Eskerrik asko etorri zareten guztioi!






ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

2019/04/05

Erakusketa

Berrerabili atalean egindako esku lanekin, 2.mailakoek erakusketa antolatu genuen liburutegian.Gonbidatu genien eskolako ikasle guztiei, antza denez pila gustatu zitzaien ze hainbat zorion jaso genuen guztion partez.


5 urtekoei erakusketa ikusi baino lehen, azaldu genien "Birziklatu" proiektuan egindakoa baita ikasitakoa



                                                                ARGAZKIAK

2019/03/26

Auzoko parkea

Atzo, Basauriko Udaleko bi langile etorri ziren gure eskolara eta auzoan dagoen parke zahartuta berriztea proposatu ziguten.
Horretarako, GUZTION ARTEAN, lan bikaina eginez, erabaki eta aukeratu genituen jolasak parke berrirako. Ea laster disfrutatu dezakegun!






2019/03/19

Berrerabili

Birziklatu proiektuaren barruan, atal bat berrerabili izan da, pentsatu dugu ikasteko modurik eta hoberena praktikan jartzea dela, eta horrela egin dugu, gauza asko ikasi ditugu haien artean imaginazioarekin,edozer posiblea dela.



                                                                           
                                                                    ARGAZKIAK

2019/03/10

Mozorroak

Kartoiak bota??? Eeeezzz!!!!
Berrerabili kartoiak mozorroak egiteko! Primeran pasako duzu, eta begira ze politak geratzen diren.



ARGAZKI GEHIAGO

HIRU LERROTAN

Hiru lerrotan jolasten


Hemen daukazu modu errezaz egiten den jolas bat. 

  • Behar diren materialak:


kartoi bat
tenperak 
pintzela
erregela
errotulkiak
botiletako txapak 
plastilina
artaziak

  • Nola egiten den :


    Lehenengo, moztu kartoia artaziaz karratu forma izateko.
    Gero, tenperaz margotu.
    Margotu eta gero, marraztu erregelaz marrak eta erpinetan marraztu borobilak.
    Ondoren. errotulkiz margotu borobilak.






 ARGAZKI GEHIAGO


2019/03/07

Ortua





Ikasturte hasieran landatutako uzta bildu ondoren, belar txarrak kendu ditugu, lurra eragin eta ureztatu berriro barazki berriak landatzeko, horretarako jarri dogu martxan gelan hazitegia.



                                                                     ARGAZKIAK


2019/03/03

Birziklatu



`Birziklatu´ izan da gure azken proiektuaren gaia. Ikasketa prozesua errazteko horma irudia egitea pentsatu genuen. Pila bat lan egin dugu, baina merezi izan du,oso lagungarria izan da eta. 






                                                                      ARGAZKIAK


2019/03/02

txontxongiloak

Arte saioetan guztion artean erabaki genuen txontxongiloa egitea. Pausoz pausoz eta poliki poliki bidean disfrutatzen lortu genuen gure nahia gauzatzea. Oso pozik eta konforme gelditu gara gure txontxongilo zoragarriekin.