2019/03/07

Ortua





Ikasturte hasieran landatutako uzta bildu ondoren, belar txarrak kendu ditugu, lurra eragin eta ureztatu berriro barazki berriak landatzeko, horretarako jarri dogu martxan gelan hazitegia.



                                                                     ARGAZKIAK


2019/03/03

Birziklatu



`Birziklatu´ izan da gure azken proiektuaren gaia. Ikasketa prozesua errazteko horma irudia egitea pentsatu genuen. Pila bat lan egin dugu, baina merezi izan du,oso lagungarria izan da eta. 






                                                                      ARGAZKIAK


2019/03/02

txontxongiloak

Arte saioetan guztion artean erabaki genuen txontxongiloa egitea. Pausoz pausoz eta poliki poliki bidean disfrutatzen lortu genuen gure nahia gauzatzea. Oso pozik eta konforme gelditu gara gure txontxongilo zoragarriekin.


2019/02/21

Kenketak

Aurreko egunean, eguraldi eder honetaz baliatuta, lehenengo mailakoak patiora joan ginen kenketak egitera. Primeran pasatu genuen!


2019/02/05

ipuin kontalaria

Pasadan astelehenean urtarrilak 28 Miren izeneko ipuin kontalaria etorri zen eskolara. Amets eta Katalin (bi ahizpa) ren istoriotxoa kontatu eta antzeztu zigun.Lehen eta bigarren mailako ikasle guztiak oso adi eta formal egon ziren.
eskerrik asko Miren




ARGAZKIAK

2019/01/27

PLANETA ZAINDU


     zer egin dezakegu zaramarekin?










2019/01/11

Olentzero eta Mari Domingi



Olentzero eta Mari Domingi etorri dira eskolara, lan pila eta ondo portatu garenez opariak ekarri dizkigute, gero txokolate goxo goxoa edan dugu.



                                                                   ARGAZKIAK

Apaingarriak



Gabonak dira eta gelari sasoiko itxura eman nahian, apaingarriak baita zuhaitz zoragarria egin ditugu, eta noski pila bat disfrutatu dugu haiek egiten.



                                                                     ARGAZKIAK

2019/01/10

iragarkiak


Gure esnekiak jendeak erostea nahi badugu iragarki erakargarria egitea oso garrantzitsua da, hona hemen guk egindakoak. 




2019/01/07

irabiakia


Esnea eta esnekiak proiektuan barruan marrubizko irabiakia nola egin landu dugu eta praktikan jarri dugu gelan eginez. Arazoa sortu zitzaigun marrubi garaia ez zelako, erabakia izan zen fruitu ezberdinekin egitea.
Fruituak garbitu, zatitu eta ontzi batera bota. Esnea eta azukrea gehitu, dena irabiagailuarekin nahastu, hozkailuan sartu eta fresko-fresko dagoenean edan irabiaki osasuntsuaz gozatuz.