2019/01/10

iragarkiak


Gure esnekiak jendeak erostea nahi badugu iragarki erakargarria egitea oso garrantzitsua da, hona hemen guk egindakoak. 




2019/01/07

irabiakia


Esnea eta esnekiak proiektuan barruan marrubizko irabiakia nola egin landu dugu eta praktikan jarri dugu gelan eginez. Arazoa sortu zitzaigun marrubi garaia ez zelako, erabakia izan zen fruitu ezberdinekin egitea.
Fruituak garbitu, zatitu eta ontzi batera bota. Esnea eta azukrea gehitu, dena irabiagailuarekin nahastu, hozkailuan sartu eta fresko-fresko dagoenean edan irabiaki osasuntsuaz gozatuz. 







2018/12/22



BADATOZ, BADATOZ!!!!!!!!


24a BAINO LEHENAGO IDATZI ZURE ESKUTITZA!!!!!






HITZ GOZOAK-HITZ GAZIAK

Gozoki hauen bitartez jakinarazi nahi dugu hitz gozoak direla gustatzen zaizkigunak.
Ondo tratatu lagunak!!!! Hitz gozoak erabili!!!!



2018/12/19

ELKARREKIN IRAKURTZEN

Istripuak saihesteko aholku interesgarriak eman dizkigute 4. mailakoek. Eskerrik asko!

ARGAZKIAK

OKINAK GARA!

Ummmmmmm......ze goxo egin dugun ogia!!!!!!!!!

ARGAZKIAK

2018/11/29

Nola egin marrubizko irabiakia

1.Osagaiak:
  • marrubiak
  • azukrea
  • esnea
2.Nola egiten den:
  • Hasteko, marrubiak ondo garbitu.
  • Ondoren, zatitu eta ontzi batean jarri.
  • Gero, esnea eta hiru goilarakada azukre gehitu.
  • Hori egin eta gero, ono nahastu dena irabiagailuarekin.
  • Azkenik, hozkailuan sartu fresko-fresko egon arte, eta ON EGIN!!!!!!!


2018/11/02

UDAZKENEKO MAHAIA

Haizea dabil,
firin-faran,
zuhaitzak oker, 
eta hostoak hegan.




Gaur oso pozik gaude , gurasoak udazkeneko mahaiaren aurkezpenera gonbidatu ditugu eta.
Ederto pasa dugu, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu udazkeneko fruituak batzen laguntzeagatik eta eskolara etortzeagatik.








2018/11/01

UDAZKENA HELDU ZAIGU!!!!!

UDAZKENA HELDU ZAIGU!!!!

Udazkeneko mahaia prestatzeko asmoz mendira atera gara hostoak eta fruituak batzera. Bide batez, lagunekin paseatzera aukera ona izan dugu. 



2018/10/24

Baratzean lanean