2018/11/01

UDAZKENA HELDU ZAIGU!!!!!

UDAZKENA HELDU ZAIGU!!!!

Udazkeneko mahaia prestatzeko asmoz mendira atera gara hostoak eta fruituak batzera. Bide batez, lagunekin paseatzera aukera ona izan dugu. 



2018/10/24

Baratzean lanean

2018/06/10

BASONDO

Goizean primeran pasatu dugun Basondon!!!! 
Basondo ez da zoologiko bat, mehatxatutako basa­faunaren babeslekua baizik.
Bere 60.000 metro karratuko belardi zein basoetan, gure inguruko basanimali nagusiak aurki ditzakegu: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajineta, azkonarra, basakatua... baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile mota ezberdinak ere.
Halaber, gure lurraldean desagertuta dauden eta hurbiletik ikusi ditzakezun beste espezie batzuk aurkituko dituzu ere, besteak beste, katamotza, otsoa edota bisonteak.
Eguerdian Gernikaraino hurbildu gara bazkaltzeko, eta Europa parkean aske egon gara jolasten.

LORE EGUNA



Senideei eta lagunei maite dituzula esaten diezu?

Ba horixe da gaur egin duguna!!! 
Lehenengo, egin postal bat, eta postal horretan lore sorta eder bat margo ezazu. Gero idatzi postalean zergatik oparitu nahi diozun (oso jatorra delako, berarekin barre asko egiten duzulako, zurekin jolastorduan beti jolasten duelako, asko maite duzulako...) Eta esan ondoren, emaiozu besarkada handi bat!!!!

Eta Lore eguna ondo pasatzeko gogoratu zurekin egunero egoten direnei hitz gozoak edo loreak esatea. Ikusiko duzu nola poztuko diren, eta seguru seguru zeuri ere zerbait ederra bueltatuko dizutela.


2018/05/27

PLANETA ZAINDU!!! BIRZIKLATU!!!!!




Jantzi aztertzaileen betaurrekoak eta begiratu zure inguruan nola erabiltzen diren edukinontzaiak. Gogoratu:
PLANETA ZAINDU!!!!! BIRZIKLATU!!!!!


Argazkiak ikusteko hementxe klikatu

2018/05/23

HAZIEN TAILERRA


Bazenekien munduko Hazien Ganbera  Norvegiako Svalbard uharteetan dagoela? Ia ia Ipar poloan dago, eta mundu osoko laborantza-haziak jaso eta gordetzen dituzte bertan. Hango hotza eta bakartasuna aproposak dira haziak kontserbatzeko, eta funtsezkoa da hori, gainerako biltegien segurtasun-kopia gisa funtzionatzen baitu. 830.000 laginetik gora bildu dituzte gaurgero , eta 4,5 milioi barietaterentzat dute tokia. 
Norway on the globe (Svalbard special) (Europe centered).svg




Geuk ere HAZIEN ZAINDARIAK izan nahi dugu!!

ARGAZKIAK IKUSTEKO

2018/05/08

IRAKURKETA PARTEKATUA


3. mailako ikasleekin irakurtzea oso atsegina izaten da. Denok ikasten dugu besteengandik, eta,
 gainera,  lagun onak egiten ditugu.




BIDEOA

2018/05/06

INTSEKTUAK

Intsektuei buruz datu oso interesgarriak ikasi ditugu. Zuek ere ikasi nahi baduzue, adi hurrengo bideoari.

2018/05/02

Gure pasadizo barregarriak

1. mailako ikasleok gelan kontatutako pasadizo barregarriak grabatu ditugu. Entzun eta ondo pasatu nahi baduzue, hemen dituzue.

   ADAM              ADRIAN

  ALAN            ALEJANDRO

  ALINA                   ANNE

  ASIER                 DARIUS

  EKAITZ           ENAITZ A.

  ENAITZ O.           HICHAM

  IKER                         ILLAN

  IRATI A.                IRATI D. 

  ISABELLA           IXONE

  JON                       LANDER

  MAREN              NAROA

  NAYRA                      UNAX