2022/11/28

Udazkeneko mahaia

 


Lehenengo proiektua bukatzeko, udazkeneko mahai aurkeztu diegu 5 urteko gelakideei. Oso urduri egon gara baina bikain egin dugu. Mila esker aditasunagatik!

Zuek ere udazkeneko fruituak ezagutu nahi baduzue, bideo ikus dezakezue. Bideoa ikusteko klikatu hemen.

Espero dugu zuen gustokoa izatea. 


2022/11/15

Gure deskripzioak

 Irailean ikasturtea hasi genuenetik etengabe aritu gara lanean eta ikasten. Hemen aurkezten dizkizuegu gure autoerretratuak. Gozatzea espero dugu.





2021/11/15

Gure deskripzioak

 Lehenengo mailako ikasleok gure deskribapena landu dugu. Oso dibertigarria izan da eta autoretratoak bikainak dira.

Entzun eta ikusi nahi baduzue, klikatu HEMEN






2021/11/14

Udazkeneko mahaia

 Udazkena iritsi da, pinaburuak, hostoak eta udazkeneko fruituak bildu ditugu eta  mahaia prestatu dugu. 5 urteko ikasleak gure aurkezpena ikustera etorri dira. Asko gustatu zaie. Zuei ere gustatuko zaizuela espero dugu.



Bideoa ikusteko klikatu HEMEN

2020/11/30

UDAZKENA HELDU ZAIGU!

 



Udazkeneko mahaia aurkezten dizuegu. Zein polita den udazkena eta zenbat fruitu ematen dizkigun!!

2020/06/30

Intsektuak.

Proiektuekin bukatzeko 2. mailan intsektuen proiektua landu dugu. Lan asko egin ostean hau da lortu duguna.


2020/06/19

Ikasturte amaiera.

Eguna heldu da, gaur 2019-2020. ikasturtea bukatzen da.
Oso ikasturte berezia izan da eta agur berezi bat merezi du. Horregatik bideo bat usten dizuegu, hau oso aproposa iruditu zaigulako.
Zaindu zaitezte, musu bat eta hurrengo ikasturterarte.


2020/06/15

Urarekin esperimentatzen.

2. mailan uraren proiektua landu dugu. Bertan gauza pilo ikasi ditugu, horien artean urarekin esperimentu desberdin asko egin daitezkela.



2020/06/11

Asmakizunen bilduma.

2. mailan asmakizunen bilduma txiki bat egin dugu, ikusi nahi baduzue egin klik beheko estekan. 




2020/06/08

Ipuinak kontatzen kamishibaiarekin.

2. mailan ipuinak eta kamishibaiak sortu ditugu eta ipuin kontalari bihurtu gara. Lan bikainak egin ditugu, ikusi nahi badituzue klikatu linkan.



2020/06/05

Euskal Eskola Publikoaren jaia.

Aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia igande honetan, ekainaren 7an ospatu beharko zen Bastida herrian. Egoera hau dela eta jaia ezin da modu presentzial batean ospatu baina bai telematikoki eta ekintza interesgarri pilo daude.
Hemen programa duzue, begiratu ea zerbait zuen interesekoa den eta primeran pasa asteburuan.



2020/06/03

Biderkatzeko taulak ikasteko trukoak.

Pasaden astean 2.mailako taldekide batek (Unai Fernandez) 9aren taula ikasteko truko bat erakutsi zidan eta zuekin partekatu nahi dut.
Horrez gain 2. zikloko blogean beste hainbat truko eskegi zituzten, beraz behean bideo guztiak ikusteko linkak dituzue.

Animatu bideoak ikustera, trukoak ikastera eta biderketak praktikatzera!


2020/05/29

Karaokea.

Asteburua heldu da eta berarekin batera proposamen bat uzten dizuegu.
Abestea gustuko baduzue ezin duzue galdu karaoke hau.
Klikatu linkan, gustuko duzun abestia aukeratu eta hasi abesten!




2020/05/22

Zinema etxean!

Badator asteburua eta berarekin hainbat euskarazko filmak uzten dizkizuegu. Pelikulak ikusteko klikatu linkan. 



Ur tanta bat izango banintz.

2. mailan uraren proiektua bukatu dugu, aurrerago egindako lan ederrak ikusiko dituzue, baina bitartean uraren gaia lantzen duen abesti bat uzten dizuegu. Espero dugu zuen gustuko izatea.




2020/05/21

Gorputz geometrikoak.

2. mailan matematikak ikasteko gure etxeko objektuak aztertzen jarraitu dugu. Oraingoan gorputz geometrikoen bila ibili gara eta gure etxeak hauetaz beterik daudela konturatu gara.
Hurrengo bideoan erakusten dizkizuegu.


2020/05/18

Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna.

Atzo, maiatzaren 17a izan zen eta urtero bezala Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu egin zen. Izan ere pertsona batzuk oraindik diskriminazioa jasotzen ari dira beraien sexu-orientazioa eta genero-identitatea dela eta.
Horrelako egunak gogorarazten digute pertsona guztiak desberdinak izan arren aukerak eta errespetu berdina merezi dugula. Gainera ez ahal da hain polita mundua denok desberdinak garelako?

Hemen behean gai hau lantzen dituzten bi bideo uzten dizkizuegu.




Egun ona izan!

2020/05/11

Irudi geometrikoak

2. mailan irudi geometrikoak landu ostean etxeko objetuetak irudi horiek bilatzen egon gara  hauekin bilduma bat egiteko. Hemen usten dizuegu haiekin egin dugun bideoa.


2020/05/08

Itzalen antzerkia.

Gaur ostirala denez hemen usten dizuegu asteburuan entretenitzeko proposamen bat.
Zer deritzozue etxean itzalen antzerki bat egiteari? Anima zaitezte erraz egiten da eta primeran pasatuko duzue.
Hau egitera animatzen bazarete bi itzalen antzerki desberdin egin dezakezuela jakin behar duzue. 

Alde batetik, oihal batekin, argi batekin eta gure gorputzarekin edota eskuekin egindako antzerki bat antolatu dezakezue. Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen.







Beste aldetik, kartoizko kutxa batekin eta txotxongiloekin ere itzalen antzerkia egin daiteke. Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen.




Aukeratu bat, egin eta ondo pasatu!


2020/05/07

Zenbaki bakoitiak eta bikoitiak.

Bazenekiten zenbakiak leku guztietatik daudela?
Gure paseoak honetaz ohartzeko aprobetxatu ditugu eta gure etxeko portalen azterketa egin dugu.
Gehiago jakin nahi baduzu ikusi 2. mailan egin dugun bideoa.