LEKEITIOKO ATERPETXERA IRTEERA
ASTEAZKENA, MARTXOAK 6
Lekeitiora joan
gara bi egun pasatzera. Gaur, itsas argira joan gara eta itsasontzi batean
ibili gara, baina ez zen benetazkoa. Bideo batekin mugitzen egon da. Gero ikusi
dugu amona, baina argizarizkoa zen eta azkenik aterpetxean bazkaldu dugu.
Pixka bat jolastu
dugu eta diskotekara joan gara eta musikaren kutxara jolastu dugu eta gero lo egitera joan gara.
OSTEGUNA, MARTXOAK 7
Lehenengo esnatu
gara eta dena jaso dugu, maleta egin dugu, arropa jantzi eta gosaltzera joan
gara. Ondoren, arrantza egitera joan gara baina ez dugu ezer harrapatu, oso
eguraldi txarra egiten zuelako, eta gero altxorraren jolasera jolastu dugu eta
asko ikasi dugu. Azkenik, bazkaldu dugu eta autobusera joan gara.
GURE IRITZIAK…
Lekeitio oso herri polita da.
Oso ondo pasatu dugu.
Itsas argira joan gara.
Arrantza egiten ikasi dugu.
Mahaiak taldeka ipini ditugu.
Arrain asko ikusi ditugu.
Diskotekan dantza egin dugu.
Itsasontziak ikusi ditugu.
Jolas asko egin ditugu.
Janaria oso ona zegoen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina